Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
«EAJren lehentasunezko helburua da era guztietako indarkeria bukatzea», eta horretarako «ezinbesteko» dira jardunbide hauek: «Pertsonen segurtasuna, askatasuna eta bizitza bermatzeko bitarteko demokratiko guztiak erabiltzea», «indarkeriaren aurkako mobilizazio soziala bultzatzea», [...], eta «distentsio politikoak garatzea». Berria - Euskal Herria 2004-01-18
Tentazioa izan nuen bete-betean haren aurka oldartzeko [...] baina konturatu nintzen jardunbide hori neure aurka bihurtuko zitzaidala ziur asko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 293. orr.
"Hori egin nahi al duzue benetan?" erantzungo zioten, ohiko jardunbideari jarraituz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.
Hortaz, jardunbidea aldatzea deliberatu zuen, zuhurtziaz baina zuzenago aritzea, alegia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.
Durant jaunak bere Jainko bereziaren jardunbide eraginkorrari egotzi zion inor bulegora sartu ez izana. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Beste jardunbide batzuk erabiliz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 114. orr.
Oso desberdinak izan arren, azalpen-sistema guztiak, magia bezala mitoa eta zientzia ere, jardunbide beretik datoz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.
Ez da hain harrigaria bernizgintzak, bere tolesturen artean [...] aspaldian bazter utziriko zenbait jardunbide eta prozeduraren aztarna gorde izana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.
Formula bidezko jardunbidean oinarritzen da ahozko testuen produkzioa, eta horregatik dugu ahozko mintzamoldea metakor ez analitikoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.
Ez da gure asmoa teknika eta jardunbide horiek mekanikoki bat-bateko bertsolaritzaren interpretazio-lagun bihurtzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.
Nik errealitateko soinuak hartzen ditut, eta gero, ordenagailu eta jardunbide digitalen bidez, giro bereziak sortzen ditut. Berria - Kultura 2004-01-13
Inork baliatzen ez duen jardunbidea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.
Beren eginkizunei dagozkien jardunbidean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 53. orr.
Zientziaren jardunbidearen irudimen fasean funtzionatzen du zientzialariak artistak bezala; hipotesiak eratzeko orduan, alegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.
Azterketa filosofikoek duten jardunbide arrunta. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 59. orr.
Metafisikaren jardunbidea gaurdaino itsumustuka aritze hutsa baino ez da izan ezbairik gabe eta, okerrena dena, adigai soilen artean itsumustuka aritzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.
Kritika ez zaio kontrajartzen arrazoimenak zientziaren gisako ezagutza hutsean duen jardunbide dogmatikoari [...] baizik eta dogmatismoari. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Beraz, dogmatismoa arrazoimenaren ahalmenari aldez aurretiko kritikarik egiten ez dion arrazoimenaren jardunbide dogmatikoa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Garai hartako jardunbide judiziala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.
Ferrerren iritziz, «epaiketa hau jardunbide juridikoaren kontrako atentatua da». Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Galdetuko zait agian zergatik agindu zuen San Luisek jardunbide bat bere baroien epaitegietarako, eta beste bat bere mendeko epaitegietarako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 230. orr.
Frantzisko I.ak ezarritako jardunbide hau, Luis XIV.ak 1670ean eman zuen ordenantza batetik bildu eta moldatu zuten komisarioek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Lehia judizialaren bidezko jardunbidearen arabera, delitu-kasuetan, galtzen zuen alderdiak bizia eta ondasunak galtzen zituen, ahalik eta zigorrik handiena jasotzen zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.
· EBko ministroek uztailean ebatziko dute gehiegizko defizitagatik Italiari jardunbidea ireki edo ez. Berria - Ekonomia 2004-05-12
Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna, biologiarik oinarrizkoenari buruz ez ezik, baita zientzia-jardunbideari berari buruz ere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.
Alkoholizatuta zegoen [...], baina nahiko itxuran eusten zion, eguerdi arte behintzat, irakasle-jardunbideari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.
-Baneuka ere, uste al duzu hemen edukiko nukeela? -jardunbidea aldatu zuen Iturbidek. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.