Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontenplazio guztietan numeroko hainbat puntu eman ziren arren, hiru edo bost, etab., jarduleak ipin ditzake puntu gehiago edo gutxiago, hoberena iritziko dionez. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 135. orr.
Faltan bota nuen jardueraren ostean topaketa txiki bat antolatu ez izana, ikusleok eta jarduleek elkarri komentatzeko bizi izandako esperientziaren emaitzak. Berria - Kultura 2004-06-29
San Frantses ikastetxeko zuzendariak ikasle andana pastorala batean jardule izana oso modu hunkigarrian azaldu zuen: [...]. Berria - Kultura 2006-05-09
1994ko genozidioaren jardule nagusiak izan ziren hutu miliziek Kongoko Errepublika Demokratikotik erasoak egiten jarraitzen baitute. Berria - Mundua 2004-08-18
Ameriketako Estatu Batuetako Katmanduko enbaxadak Nepalen baitezpada egoterik ez duten jardule diplomatikoei eta euren senitartekoei. Berria - Mundua 2006-04-25
Arabiar eta asiar jatorrikoak ziren kontsuletxeko jardule horiek. Berria - Mundua 2004-12-07
Agintariak eta sorospen zerbitzuetako jarduleak ahalegin guztiak egiten ari gara. herria¬
Haatik, NATOk ez du gerraren jardule nagusiak izan ziren Radovan Karadzic eta Ratko Mladic buruzagi serbiarrak atxilotzea lortu. herria¬
Iragan urriaren 28an Kabulen bahitu zituzten Nazio Batuen Erakundeko hiru jarduleak aske utzi zituzten atzo Afganistango hiriburuan. herria¬
Hirugarren Bidea zerrendako burua da Nazioarteko Diru Funtseko jardulea izandako ekonomista ezagun hori. Berria - Harian 2006-01-25
Diktadurako bi jardule kondenatu dituzte, ume bat bahitzeagatik. Berria - Mundua 2004-03-31
Gatazka honetan sartutako jardule guztiek krimenak egin dituztela ondorioztatu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak aste hasieran plazaratutako azterketa txostenak. Berria - Mundua 2004-08-15
Egindako lana ikasleen eskura eta jardule juridikoen esku jarri dugu. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Zuberoako euskal kulturako azken hamarkadetako jardule aipagarrienetatik bat zendu da. Berria - Kultura 2004-02-17
Maiatzeko Antzerkialdiko antolatzaileek etorburu anitzeko antzerki jarduleak eta obrak hurbilarazi dituzte Maulera datozen egunotan. Berria - Kultura 2006-05-10
Guzti-guztiak bat zeuden, politika kargudun, ekonomia jardule, instituzioetako arduradun, diru mailegutzaile, Muskildi herrian [...] atzo estreinatu zen Azkorria (egunsentia) gasnategi kooperatibaren bilakabidea goraipatzeko. Berria - Ekonomia 2006-01-19
Iraken gerra hasi denetik 51 kazetari edo prentsa jardule dira jada. Berria - Mundua 2004-08-28
Berezkoa, parekorik gabekoa, besterik ezagutu ez duten lege jarduleentzat. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.
· Darfurko iheslarientzat eratutako eremuetan lan egiten duten giza laguntza jarduleei laguntzea. Berria - Mundua 2004-08-01
Preso politikoen sostengurako batzordeak 1970eko hamarkadatik daude Korsikan; mugimendu nazionalista uharteko jardule politiko nagusietatik bihurtu zenetik. Berria - Mundua 2004-02-26
Boterea baita Akileo bezalako heroi homerikoak -jardule politikoak, esango dugu- daukan helburu bakarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.