Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizarte mugimenduen jarduera eteteko. Haien utzikeria zuzendu baino, haien jarduera mugatu beharra zegoen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.
Errepresioak ere bere jarduera gogortu zuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 94. orr.
Gorputzaren jarduera guztiak kontrolatu eta zaintzen dituen organoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
Merkataritzak jarduera guztiak hartzen ditu pixkana, eta mugak gaindituz zabaltzen ditu bere sareak, harik eta planetaren mailako merkatu bakarra osatzen duen arte. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Apurka-apurka, ekoizpen-sistema autarkikoa pitzatu egiten da, eta jardueren espezializazioa sortzen da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Ogibideak eta jardueraren adar espezializatuak ugaltzen direlako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.
Nekazaritzakoak ez diren jardueretan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.
Berriz indartuko zen munduko espazio ekonomikoaren integrazio prozesua, jardueraren hazkundea iraunkorra zen testuinguru batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.
Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.
ETAren jarduera armatuaren aurrean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 143. orr.
Izakien forma, haien tasunak, haien karaktereak, sistema horren barne-erregulazioaren baitan daude, elementuen jarduera koordinatzen duten eragin-trukeen jokoaren baitan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.
Ikas daitekeen prozedura baten bidez diseinatu den produktu bihurtzeko materialaren gaineko jarduera baita teknika. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.
Euskal Herrira izuli aitzin, erdaran bizi izan dut adimenaren jarduera. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 49. orr.
Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen, bere lehen egintzen aurretik. Elizen arteko biblia EsZ 8,22
Garuna [...] pentsamendu abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofistikatu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Abiadura txikiko atzera-aurrerako motor sail bat eratzen dute muskuluek gorputzaren jarduera fisikoak eragiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Hiru multzo erabili dira hemen unibertsitateen gastua aztertzeko, inbestimenduei, soldatei, eta jarduera arruntari dagozkienak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 84. orr.
Urte askotako jarduera neketsuaren ostean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Bankuen jarduera arriskutsuen balizko ondorioetatik babesturik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.
Hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten "jarduera iraultzaileengatik". herria¬
Zientzia jarduera soziala bada ere, errealitateak [...] badu zer esanik ezagutzaren eraketa prozesuan. Sexu berekoen arteko jarduera sexualak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Emakumeen parte-hartze masiboak jarduera zientifiko eta teknologikoetan. Berria - Gaiak 2006-03-07
Badirudi, gainera, nolabaiteko jarduera enpresarialen bat ere izango zuela, beti armadaren premiekin lotuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.
Horiek guztiek zientzia, hein batean, jarduera hermeneutiko bilakarazten dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Nola karakterizatu jarduera esperimentala? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.
Ikustea, ikusmenezko atzematea, ikusmenezko pertzepzioa oso jarduera konplexua da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
Lobulu frontalen jarduera gehiegizkoek edo patologikoek eragiten zizkietela gaixo eskizofreniko haiei obsesio, haluzinazio eta ilusiozko aztoramenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Merkataritzako eta finantzetako jarduerak ez zeuden ondo ikusiak, klase nagusientzat ez baitziren duinak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Tokiko merkataritza nekazarien bigarren mailako jarduera zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
1980ko hamarraldiaren bukaerako higiezinen boomaren finantzaketan, eta balantzaz kanpoko jarduerak bultzatu dituzte. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.
Garunaren berezko jarduera elektrikoa detektatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.
Irudiari egozten zaion eragin modua zer den zehazten saiatu direnak, ekintza modu horiek osagaietan zatikatu eta osagai bakoitzaren balizko jarduera aztertu dute gehienetan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.
Harentzat, arrazonamenduzko eta ezagutzazko jarduera bikoitz bat gertatzen da film-ikuslearengan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.
Zergatik iraintzen nauzue zeuen idolatriazko jardueraz. Elizen arteko biblia Jr 44,8
Legez kanpoko jardueren hazkunde kontrolatu gabean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.
Badira plazera sorrarazten diguten bestelako jarduerak, estetikoak ez direnak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.
Etengabeko jardueraren hotsak heldu zitzaizkien bertatik: mailuen kolpeak, paleten kaskadak eta gurpilen kirrikak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.
Sexu berekoen arteko ageriko jarduera sexualak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 70. orr.
Gure eguneroko jardueran. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Zuzeneko jarduera bat da pertzepzioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.
Jarduera sektore guztiei eta kualifikazio maila guztiei. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.
Beren jarduera sarea atzerrian zabaltzen ari diren tamaina txiki eta erdi mailako enpresak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.
Haren jarduera-eremua izugarri zabala da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.
Estatu Batuetako enpresen jarduera-eremu gogokoena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.
Lurzoruen planean Eusko Jaurlaritzak jarduera-ildoak eta lehentasunak finkatuko ditu. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Eusko Jaurlaritzak 2000. urte amaieran onetsi zuen jarduera-protokoloa. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
Enpleguen eta gastuen biderkatzaileen joko makroekonomikoak [...] jarduera-ardatz bateko hazkundea beste ardatz batera eraman dezake. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.
Zenbait herritako 25-64 urteetako biztanleen jarduera tasak 2001ean. Bi jarduera-mota baitzituen: batetik, piramideen eraikuntza eta bestetik metal bitxien erauzketa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.
Politika ekonomikoei jarduera-askatasun pixka bat emateko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.
Aurreneko giza jarduera trukea eta salerosketa izan baitzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.
Gizarte-jardueraren maila guztietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.
Talde-jarduera ludikoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Ezagutza eta zientzia-jarduera gauzatzen den testuinguru sozialari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.
Ikerkuntza jarduera suspertu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.
Ikerketa jarduera sustatzeko erabiltzen diren edo erabili beharko liratekeen pizgarriei buruz. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.
Beste sexu-jarduera batzuk askoz ere maizago agertzen direla haren obretan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Ernest Hemingwayren kontraespioitza jarduera gorabeheratsu haien ostean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.
Banku-jarduerari dagozkion kontrolak eta araudiak murriztuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Diruaren korritu zentzuzkoak enpresa jarduera guztiak bultzatzen ditu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.
Nazioarteko merkataritza banatzeko prest dagoen ekoizpen jarduera masa jakin bat omen da, tarta finko bat bailitzan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Herrialde hartzaileak finkaturiko muga-sariak direla-eta [..] produkzio-jarduera bertan kokatzea erabaki dezakete transnazionalek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Haren ustez, ordea, bazen tartean "gogo-jarduera edo konputazio subliminal"en bat, bukatutakoan emaitzak kontzientziara jaurtitzen zituena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.
Arte-jardueraren berezitasunaren mamia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.
Plano bakartuan mamitzen da erakutsiaren maila hori, eta narrazioaren maila planoen arteko muntaketa-jardueran dago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.
Zainduko dut neure jarduera, mihiaz huts egin ez dezadan; ezpainak josirik gordeko ditut, aurrean gaizkilerik dudan bitartean. Elizen arteko biblia Sal 39,2
Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki. Ekonomia orokorra, ekonomia jarduera orokorra aztertzea helburu duen esparrua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.
Atzeraldian ekonomia jarduera moteldu egiten da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.
Estatua da, esan bezala, ekonomia jarduera erabat planifikatzen duena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Lan erreforma hau ezinbesteko laguntza izango da Espainiako ekonomia jarduerak sustatzeko, eta gainera enplegu egonkorra sortuko du. Berria - Ekonomia 2006-05-06
Ekonomia jarduerak bultzatu, auzoak bizigune izan daitezen eta ez soilik lotarako guneak Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Jarduera ekonomikoaren nondik norakoan eragitea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Herrialde jakin bateko balizko jarduera ekonomikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.
Jarduera ekonomikoan aukera berdintasuna bermatuz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 281. orr.
Europako Banku Zentralari (EBZ) eskatuko dio interes tasak jaisteko «eurogunearen jarduera ekonomiko pattala» suspertzeko. Berria - Ekonomia 2004-04-20
Gaitzek gaixoen zein haien zaintzaileen lan jardueran duten eraginaren inguruko ikerketak. Berria - Gaiak 2006-02-23
Bost urteko iraupena laura jaistea, lan jardueran urte bakoitzeko ordu bat murriztea. Berria - Ekonomia 2004-06-15
Gainera, greba hark herri osoari eragiten zion zuzenean ala zeharka: merkataritza, tabernak, tailer txikiak eta bestelako gremio askok ere beren eguneroko lan jarduerari kaltea zetorkiola ikusi zuten eta ia herri osoak parte hartu zuen mobilizazioetan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 189. orr.
abertzalearen jarduera (4); adimenaren jarduera (5); arte jarduera (5); eguneroko jarduera (7); ekoizpen jarduera (5); ekonomia jarduera (7); enpresaren jarduera (7); enpresen jarduera (4); erakundearen jarduera (4); ezker abertzalearen jarduera (4); gipuzkoako industria jarduera (4); giza jarduera (21); gizakiaren jarduera (6); gobernuaren jarduera (4); gorputzaren jarduera (8); ikerketa jarduera (6); ikerkuntza jarduera (5); industri jarduera (11); industria jarduera (13); jarduera armatua (10); jarduera armatuaren (9); jarduera baldintzatu (5); jarduera ekonomiko (9); jarduera ekonomikoa (15); jarduera ekonomikoak (11); jarduera ekonomikoaren (12); jarduera ekonomikoari (5); jarduera ekonomikoen (4); jarduera elektrikoa (4); jarduera eremua (4); jarduera eten (8); jarduera eteteko (7); jarduera moteldu (4); jarduera nagusia (6); jarduera nagusiak (4); jarduera nuklearrez (4); jarduera politiko (6); jarduera politikoa (21); jarduera politikoak (5); jarduera politikoan (4); jarduera politikoaren (5); jarduera politikoari (4); jarduera politikorako (4); jarduera publikoa (4); jarduera sektore (5); jarduera sexual (4); jarduera sexuala (10); jarduera sexualaren (5); jarduera sexualik (4); jarduera sozio (4); jarduera tasa (15); jarduera terrorista (7); jarduera terroristaren (4); jarduera ulertzeko (4); kazetaritza jarduera (4); kirol jarduera (11); kontrako jarduera (4); lotutako jarduera (5); ohiko jarduera (9); sexu jarduera (4); zientzia jarduera (5)
aberasteko jarduerak (7); bestelako jarduerak (5); ekonomia jarduerak (5); giza jarduerak (6); jarduerak egin (6); jarduerak egiten (4); jarduerak eten (5); jarduerak etenda (7); jarduerak etetea (4); jarduerak eteteko (7); jarduerak sustatzeko (4); kanpoko jarduerak (6); kirol jarduerak (5); kultur jarduerak (7); legez kanpoko jarduerak (5); uranioa aberasteko jarduerak (5)
eguneroko jardueran (10); gure eguneroko jardueran (4)
giza jardueraren (7); jardueraren balantzea (8); jardueraren balantzea egin (5)
ekoizpen jardueren (5); enpresa multinazionalen jardueren (4); giza jardueren (5); giza jardueren ondorioz (4); jardueren etena (4); jardueren etetea (17); jardueren ondorioz (4); multinazionalen jardueren (4)