Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jardin (Euskaltzaindiaren Hiztegiak 2014an onartu zuen) 1 iz lorategia.

Tebas Hekatompylos-ko jardin batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Luis eta Andrés zure aurretik doaz pabilioi eta jardinen arkitekturaz hizketan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 167. orr.

Jardinen atzealdeetan ezkutatutako gela freskoz hornitutako etxe haiei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Jardina ederra da eta harbide bat dago aldapan gora eraikin nagusiraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Jardineko landareak ureztatu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.

Central Park Westeko nire terrazako jardinaren gainean sumatzen den burrunba dardarti horixe bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.

2 irud

Desenkantuaren jardina kultibatzen duten "alesandrino depresiboak" deritze Rortyk.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

3 (izenondoekin)

Jardin publikoko belardi batean etzan nintzen luze-luze.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Geroago, Jardin botanikoan, bere lehen hitza esan zuen: "txikori-belarra". Hai Feng-eko jardin simetriko batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Jardin hori-beltzean gizon bakarra zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.

Leihoek aranondoz betetako jardin luze eta estu batera ematen zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.

Jardin joria zuen, euskal paisaia zentzuzkoak inguraturiko landare tropikalen oasi hostotsua, hamaika urmael, zubitxo eta estatuarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus