Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezingo zen norberaren jarauntsirik eman edo transmititu aginduzko hitzen bidez ez bazen; ondorioz, zenbait kasutan aldaketa egin zitekeen, eta jarauntsia beste oinordeko bati pasa zekiola agindu; baina inoiz ezin zen fideikomisorik egin, alegia norbaiti enkargatu, erregu gisa, jarauntsia edo jarauntsiaren parte bat beste norbaiti itzultzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 184. orr.
Oinordekoak bere familia erosten zion testamentugileari, hau da, bere jarauntsia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 183. orr.
Batzuek itzuli egin zuten jarauntsia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.
Erromako lege zaharren arabera, amak ez zuen parterik bere seme-alaben jarauntsian. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.
Dena eman ziezaioketen elkarri elkarrekin haurrak bazituzten; ez bazituzten, jarauntsiaren hamarrena jaso zezaketen ezkontzari esker. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.
Emakumeek legatu gisa hartu ahalko zuten jarauntsi gisa jaso ezin zutena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.
Legeak diru-kopuru bat ezartzen zuen jarauntsiaz gabetzen zien emakumeei emateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.
Primuek beren anaia gazteagoei jarauntsiaren parte bat ematen zietenean, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.
Gau batez, kapataza, bere aitaren kargua jarauntsia zuen mutil gazte bat, [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.
Beraz, arrazoimen hutsaren kritikaren arabera egindako Metafisika sistematiko baten jarauntsia ondorengoei uztea oso zaila ez bada ere, gutxietsi behar ez den oparia da, Industriaurreko enpresa-askatasuna, industrialismoaren aitzindari horiek aurretiko gizarte-sistematik jarauntsia, izan zen haien ekimenak sortarazitako sistema berriaren inspirazio eta bizi-odola. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.
"España una"ren jarauntsiaren zama. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 15. orr.
Neurri handi batean haien jarauntsia da, 98tarrak bitarteko, Espainian gaur arte dirauen joera, fenomeno sozial eta historikoentzat oroz gain esplikazio moral edo psikoanalitikoak gustatzekoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.