Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zazpigarren Etorbideko eraikina jarauntsiko zuten biek. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.
Nire nagusia hil egin zen, eta badirudi neuk jarauntsi dudala liburu-denda hau. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.
Gurasoak hil ostean ume zela bizi izandako etxe hura jarauntsi zuen oinordetzan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.
Aitarengandik jarauntsia zuen arratoiekiko eta garatxoekiko dohain berezia. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.
Kultura grekoarengandik Mendebaldeko munduak jarauntsitako ikusmolde batetik jaio eta garatu da zientzia modernoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.
Ezer gutxi jarauntsi zion: higatuaren higatuaz ezin jantz zitezkeen lau elastiko, astrakan-larruz forraturiko bi jaka zahar eta diru-kopuru ezin urriago bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.