Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarabe (orobat xarabe) iz ziropa.

Gaixo batek jarabe arrunt pixka bat hartzen zuen, eta urdaileko gaixotasun kroniko batetik sendatuta aurkitzen zen; beste batek, jarabe bera hartuz, hiltzear zegoela esango zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Gaixotzen denean eta arrosa koloreko jarabe nazkagarria hartu behar duenean.  Berria - Kultura   2004-01-10

Aspirina bi eta jarabe bat eman dizkit.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.

Marrubizko jarabe pixka batez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Jarabe-ur asko ematen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maletatxoa ezkutuan ireki zenbaki-konbinaketa jakin batez, eta xarabe-potoa eta pilula mordoa ateratzen du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 170. orr.

· -Gerezi-xarabea eta soda, izotz eta aterkiarekin?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus