Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkandora jantzi zuen; aldamenean zeuzkan beste janzki guztiak ere, lehor eta garbi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Ehun zurizko lepo almidoiztatua zeraman samaren jiran, mahuka zuri batzuk igotzen zitzaizkion ukondoetaraino, mantal zuri batek oinetakoen puntak ezkutatzen zizkion, eta, janzki argi horien azpian, haren kaxmir beltzezko soinekoaren izkinak baino ez ziren ikusten ahal. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
Eman zeure ogia gose denari eta zeure janzkiak biluzik daudenei. Elizen arteko biblia Tb 4,16
Matson andreak, aurreko udaberriko tafetazko janzki urdina soinean, gonbidatu bakoitzari zegokion eserlekua esleitu zion egongelan barrena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Temisek halaxe hartzen zituen bisitariak, zegoen bezala, batere txukundu gabe, etxeko janzki arruntak soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.
Horrenbestez, uztailaren 16ko goiz hartan bertan, janzki errusiar arrunta soinean eta zorroa bizkarrean, Mikel Strogoffek geltokira jo zuen lehenengo trena hartzeko asmotan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Janzki guztiak zeharo urratuak zituen, zapatak deseginak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 143. orr.
Soin osoko janzkia behar. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 150. orr.
Janzki argi bat zeraman, bidaietarako halako traje zabal modako bat. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.
Janzki eta gorbata dotorez jantzitako gizon bat zetzan errepide bazterreko areketako batean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 97. orr.
Janzki eta gorbata beltzaz eta alkandora zuriaz jendearen txaloak lortu zituzten berehala. Berria - Kultura 2004-04-17
Berehalaxe antzematen zen hori haren asko ibiliaren itxuran, haren tweedezko janzki ondo josian eta hitz egiteko modu bipilean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.
Orduan, bi neska gazte sartu ziren, kapela handiak buruan, eta mutil gazte bat, janzki koadroduna soinean, eta ondoko mahai batean eseri ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.
Semearen argazkirik kuttunena erakutsi zidan: gizonezko gazte bat, biboteduna, flanelazko janzkia soinean, [...]. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 20. orr.
Aterperik gabe gelditu zirenentzat jaki eta janzki biltze bati ekin zion... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.
Hori esateaz batera, zapiak eta sorbalda-oihalak ateratzen zituen handik barrutik, bere janzki-kutxatik hartuko balitu bezain lasai. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.
Tailleur: emakume-janzkia, gizasemeentzako moduko jaka batek eta ehun bereko edo antzeko ehuneko gona batek osatua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.
Ondoragotu, eta orduan eta handitzenago zitzaion aurpegia alde guztietatik, soinean zituen emakume janzki zabalegi aseegiek efektu bera egiten zutela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.
Berehala agertu zen Ada, bere abadesa-janzki errauskolorean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.
Argazki biotako lehenengoan marinel janzki zuriez apaindurik ageri da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.
Antisemitismoa bezain aspaldidanikoa dela otoitz-janzkiaren laidoztapena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.
Hezetasuna alde guztietatik sartzen duk: ohe-jantziei, barne-janzkiei, liburuei, tabako-toxari, ogiari, den-denari sartzen zaiok. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.