Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

janzkera (orobat jazkera g.er.) 1 iz janzteko modua, norbait jantzirik dagoen era.

Janzkera ere bertakoa zen: kapela hegal zabala, artilezko maripulisa eta galtzak, larruzko bota luzeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Emakumeak Corte Inglesko poltsekin, neska gazteak Zarakoekin, nerabeak Bronxeko beltzen janzkerarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 155. orr.

Janzkera, orrazkera, gorputzaren jarrera eta hitz egiteko modua zaindu beharko dute.  Berria - Mundua   2004-09-29

Mahuka luzeko beste soineko bat, popeen janzkera oroitarazten zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Mairu-herritik etorri-berria zirudien bere janzkeran.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

-Andere, zure janzkerak ukatzen diguna, zure adatsak aitortzen digu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.

Motxila handiak eta janzkerak salatzen dute mendizalea, ez paseatzaile noragabearen ibilerak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 83. orr.

Makila, zakutoa eta oinetakoak utzi eta janzkera aldatu zuen, orain anaiek daramaten abitua hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

Hau egin ondoren, Frantziskorekin elkartu zen, haren biziera eta janzkera hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Zuraje gaitzeko laguna zen, itxuraz nahiz janzkeraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Janzkeraz jendarmea zirudien interbentore batek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

-Mairua da gorputzez eta janzkeraz, baina bene-benetako kristaua da arimaz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 83. orr.

Beste guztiengandik ezberdinak ziren, bai janzkeraz eta bai bizieraz, eta gizon basatiak ziruditen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

Hiru gizaseme agiri, hirurok dotore oso jazkeraz eta jarreraz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Atzeratuta zaudela arlo guztietan, janzkeran, hizkeran, ibileran.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

Ibileran baldarra eta janzkeran ez batere dotorea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.

2 hed/irud

Abesti batzuen janzkera elektronikoa beste batzuena baino handiagoa da.  Berria - Kultura   2004-10-22

Fernandez de la Vega oraingo Gobernu bozeramaile eta orduko Justizia idazkaria erabakiari janzkera juridikoa emateaz arduratu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Oso erraza da froga honi ohiko egokitasun akademikoaren janzkera ematea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Arbi errea abenduko, gauza guztiak bere garaiko; edo esanahi berdina duen janzkera bestelako hau: Denboraren denborako, gauza guztiak bere garaiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.

3 (izenondo edo izenlagunekin)

Batzuetan, janzkera bitxia erabiltzen zuen: belusezko berokia, belaunetarainoko galtzak, krabelin berdea botoi-zuloan...  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

Sydney judua zen, gizon txikia, janzkera dotorekoa, eta buruargia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.

Janzkera berria hurrengo zenbakian deskribatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.

Eder hori janzkera lotsagarri honetan jantzarazi dutenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.

Janzkera nazionala zeramaten, eta bitxiz apaintzen ziren erruz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

Janzkera ausartak are ageriagoan jarritako gorputz gazte eta lirain baten jabe zen, itsu baten amets erotikoak elikatzeko gauza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Haren janzkera militar antxak nolabaiteko aldea markatzen du gainerakoekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Janzkera iluneko mutilak hiriko karriketan desagertuak ziren, agertu bezain isil.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.

Aurpegia eta batez ere begi bueltak puztu-puztuak zituela agertu zen sukaldera, ohiko janzkerarekin: praka bakeroak, artilezko jertse azul iluna eta Marteensak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.

Nahiago dinat hire lehengo janzkera.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 84. orr.

Iheserako janzkera prestatzen hasi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen ez irain, ez iseka, baizik eta janzkera-aholku bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 55. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Umeak jostari topatzen genituen, ama gazteen eskutik edo inude janzkerako emakumeen besotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 334. orr.

Artzain janzkera zuen, baina ez zen artzaina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

-Kirol janzkera zaramak soinean! -gure ondoan, kazetari batek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Kale janzkeran, emakume asko eta asko, hamaika koloretako guardasolak eskutan zeramatzatelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 318. orr.

Bortzak […] dolu janzkera akatsgabeaz apainduak zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Guda janzkera zeraman.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

janzkera aholkuak (3); janzkera juridikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus