Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jantzitoki 1 iz jantzitegia.
Alasak, jantzi-armairuak, jantzitokiak, gainezka zeuden guztiak jantziz eta arropa xuriz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
2 janzteko tokia. ik jantzigela.
Buruan zerabilen distribuzio berriaren arabera, solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 171. orr.
Aspaldi bi gela izan ziren han: logela eta jantzitokia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Orain burua erakutsi du jantzitokiaren gainetik. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 138. orr.