Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
[Jantzi-ilara mordoa] esekigailu bernizatuetatik erreskadan zintzilikatuta, bere logelako jantzitegian paratuta zituen haga luzeetatik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.
Trocaderon denek ezagutzen zuten Smithers andrea: mandatu-mutilak, atezainak, jantzitegiko neskak, maîtreak..., jende guztiak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 79. orr.
Lantegi eta bulegoetako jarlekuen ondoan proposatzen ditu: apalak, artxibategiak, janztegi eta trenkada metalikoak. Herria 2001-08-02
Kutxa gotorra, jantzitegia, eta idazteko gauzak gordetzeko armairu bat dagoen gelatxo batetik igarota. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.
Jantzitegira sarturik, kapela zintzilikatu zuen, eta, hurrengo, bizkarra makurtu zuen feltrozko txapinak hartzeko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Jantzitegian, zabal-zabalik baitzegoen, beroki-esekigailuak baino ez ziren ageri. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
Korridore luze eta estu hura, hango jantoki iluna eta jantzitegi desegokiak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.
Jantzitegi barruan ezkutatu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 245. orr.
Antzerkiko jantzitegi zahar batetik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.