Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jantzi hau aurkitu dugu; ikus zure semearena den ala ez. Elizen arteko biblia Has 37,32
Zutik zegoen, armairutik hurbil, jantzi bat beso gainean zeramala-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.
Beste jantzi batzuk jarriko dituzte. Elizen arteko biblia Ez 44,19
Hickson´s-en erositako jantzi hori. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.
Nork eman dizkik jantzi horiek? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.
Eta nik ordezko jantzi hauek hartu ditut garbitegitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.
Inork ez dio jantzi zaharrari jantzi berriari kendutako adabakirik josten. Jantzi fin dotoreak zerabiltzaten, txukun ebakiak, txukunago josiak. Elizen arteko biblia Lk 5,36
Gudarien aurretik kantari-talde bat ipini zuen, jantzi sakratuak soinean. Elizen arteko biblia 2 Kro 20,21
Apaizek, beren jantzi bereziak soinean zituztela, […]. Elizen arteko biblia 2 M 3,15
Jantzi bordatuak eman nizkizun. Elizen arteko biblia Ez 16,10
Lihozko jantzi sakratuak jantziko ditu. Elizen arteko biblia Lb 16,32
Quenu irribarrez zegoen; Lisa, tankera egokian; biak jantzi beltzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Ikusten zituen sartzen, jantzi dotoreetan tinkaturik, ileorde errautseztatuak buruan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 44. orr.
Urrezko sei mila txanpon eta hamar jantzi-sorta berekin zeramatzala. Elizen arteko biblia 2 Erg 5,5
Jantzi-ertzak ogia, eltzekoa, ardoa, olioa nahiz bestelako janariren bat ukitzen duela. Elizen arteko biblia Ag 2,12
Alasak, jantzi-armairuak, jantzitokiak, gainezka zeuden guztiak jantziz eta arropa xuriz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Banku-txekeen taloitegia, berriz, zure jantzi-mahaiaren goiko tiraderan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
Jantzi-biltegitik trapuzahar-puskak harturik. ez baitzaizkit inoiz jantzi kontuak inporta izan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.
Ez dute janzten kaparik, ez jantzi-gainekorik, ez kapusairik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.
ik jantzigain.
Nicolas Bricoletenean, jantzi alokatzailea bera, altzari zaharren saltzailea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.
Israelgo erregea eta Josafat, Judakoa, errege-jantzi ederretan, aulki banatan jarriak zeuden. Elizen arteko biblia 1 Erg 22,10
Gudu-jantzi berria zeraman. Elizen arteko biblia 2 Sm 21,16
-O -esan zuen Annak zeruari so-, Parisko gau-jantzi bat izan nahi nuke neuretzat eta etiketa-jantzi bat zuretzat... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 482. orr.
Gazteek gudari-jantzi ederrak zeramatzaten. Elizen arteko biblia 1 M 14,9
Arrotzak azti-jantzi oso higatuak zeramatzan soinean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.
Lan-jantzi zikin hark. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.
Jaten amaitu ondoren, labana lan-jantzian igurzten zuen garbitzeko. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi. Elizen arteko biblia Sal 30,12
Dolu-jantzi zarpailak hartu zituen soinean. Elizen arteko biblia EstGr 203,13
Hil-jantzi itxurako tunika hura. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Bi neska ikusi nituen handik hurbil, tenis-jantzian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 351. orr.
Lokatzez lohitutako uniforme-jantzian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.
Artzain jantzian landaz landa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.
Handik hurbil samar bi neska ari ziren, zaldun jantzian, zaldi bana eskuilatzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 87. orr.
Ikusten dun neska hura, errotari-jantzian dagoena? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.
Kale-jantzian zebiltzan poliziekin paseatzen ikusi ohi zuten sarritan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.
· -Poliziak eraman dik; edo auskalo, kaleko jantzian zihoazaan eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.
Malkin andrearen jantzi-dendan ikusitako mutiko zurbila zen. Izarra bezalaxe, Salzedo gizon jantzi denda hetsi berria da Baionan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 100. orr.
Okasio Guztietarako jantzi-dendara joan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
Izter dantzaria ez zitzaidala iruditzen andre beltzaran harena, baizik gehiago ematen zuela luxuzko jantzi dendetako manikien izterra. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.
Hartu duen lehendabiziko erabakia atari gaineko iragarkia aldatzea izan da: jantzi-denda kendu eta arropa-denda jarri du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.
Laneko arropak jantziko ditut, galtza beltzak eta atorra urdina, lanjantziaren soingainekoa, letoizko botoiekikoa, amak sidolaz garbitzen didana. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.
Tornuan lan-jantzi urdineko gizon batek palanka bat zerabilen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.
Hantxe agertu zen Karmen bera, lan-jantzi urdina soinean eta organizazioko kapela gorri-beltza buruan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.
Lan-jantzi urdin zarpaila jantzita. Lan- jantzia koipe zikinez belzturik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.
Lanjantzi zituen galtza gorriak eta atorra zuri-gorria erantzirik, bere autoan sartu eta Unzaluren etxera abiatu zen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.
Jaiegunetako lanjantziarekin. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.
apaiz jantzi (3); emakume jantzi (3); enperadorearen jantzi berria (6); erositako jantzi (3); etxeko jantzi (5); gau jantzi (3); gizon jantzi (3); jantzi aldaketak (3); jantzi apain (5); jantzi apainez (3); jantzi arin (3); jantzi arinekin (3); jantzi arruntak (4); jantzi beltz (15); jantzi beltza (6); jantzi beltzak (8); jantzi beltzekin (4); jantzi beltzekin dator (3); jantzi berde (5); jantzi berezi (5); jantzi bereziak (5); jantzi bero (5); jantzi berri (7); jantzi berria (13); jantzi berriak (17); jantzi bitxiak (4); jantzi bordatuak (4); jantzi denda (7); jantzi distiratsu (3); jantzi dotore (5); jantzi dotorea (5); jantzi dotoreak (6); jantzi ederrak (11); jantzi ederretan (3); jantzi ederrez (3); jantzi fin (4); jantzi gris (4); jantzi guztiak erantzi (3); jantzi kurdu (3); jantzi luze (6); jantzi luzeak (3); jantzi mota (3); jantzi sakratuak (14); jantzi urdin (10); jantzi urdina (3); jantzi urdinak (3); jantzi xuri (3); jantzi zabalegi (3); jantzi zahar (6); jantzi zaharra (3); jantzi zaharrak (7); jantzi zaharrari (3); jantzi zarpailak (4); jantzi zikinak (3); jantzi zuri (15); jantzi zuri bat (5); jantzi zuriak (3); jantzi zuriz (3); kirol jantzi (3); koloreko jantzi (4); lan jantzi (14); mozorro jantzi (3); udako jantzi (3); zetazko jantzi (5)
apaiz jantzia (5); bainu jantzia (4); dolu jantzia (14); doluzko jantzia (3); efod apaiz jantzia (5); efod jantzia (4); etxeko jantzia (3); gatibu jantzia (4); hil jantzia (3); jantzia egiteko (4); jantzia erantzi (9); jantzia eta bularrekoa (3); jantzia hartu (5); jantzia zeraman (10); jantzia zeraman soinean (3); lan jantzia (9); lan jantzia soinean (3); laneko jantzia (3); litsekiko jantzia (6); purpurazko jantzia (3)
apaiz jantziak (7); apaiz zerbitzurako jantziak (3); azpiko jantziak (3); bitxiak eta jantziak (3); dolu jantziak (4); egindako jantziak (4); ehizarako jantziak (3); eszenografia eta jantziak (6); euskal jantziak (4); jantziak aldatu (4); jantziak atera (3); jantziak banatu (3); jantziak banatzen (3); jantziak egin (3); jantziak egiteko (6); jantziak eman (10); jantziak erabiltzen (4); jantziak erantzi (16); jantziak eranztera (3); jantziak eta oinetakoak (6); jantziak garbitzen (3); jantziak gordetzeko (3); jantziak hartu (7); jantziak ikuzteko (3); jantziak ipini (3); jantziak jarri (3); jantziak kendu (8); jantziak kentzen (4); jantziak probatzeko (3); jantziak saltzen (4); jantziak soinean (15); jantziak urratu (25); jantziak urraturik (8); jantziak zeramatzan (5); jantziak zeramatzaten (3); jantziak zituzten soinean (3); kaleko jantziak (3); laneko jantziak (3); larruzko jantziak (3); liturgi zerbitzurako jantziak (3); purpurazko jantziak (4)
doluzko jantzian (3); errotari jantzian (3); hil jantzian (3); kale jantzian (8); kaleko jantzian (5); lanskenete baten jantzian (3); militar jantzian (3)
jantziaren azpian (4); jantziaren gainetik (3); lan jantziaren (6)
jantzien azpian (10); jantzien eta oinetakoen (5); jantzien gainean (4); jantzien gainetik (3)
jantzirik ederrenak (4); jantzirik onenak (3)
errege jantzitan (5)
dolu jantziz (20); dolu jantziz estali (4); dolu jantziz estalirik (3); estali dolu jantziz (3); gau jantziz (3); jantziz aldatu (6); jantziz aldatzera (3); jantziz estali (4); jantziz estalirik (3); kaleko jantziz (3)