Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jantzi1, jantz, janzten 1 da ad gorputza arropez estali; arropak jarri. ik beztitu.

Jaiki eta jantzi ginen, kafea hartu eta hitz egitea erabaki genuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 39. orr.

Telemako jaiki zen, jantzi, bizkarrean ezpata hartu, eta kanpora irten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Ikusten dut Line janzten, bere poltsatxoa hartzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 68. orr.

Sakristian geunden biok, bera mezatarako janzten eta ni banku batean eserita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

-Jantz naiteke? -galdetu zuen Liubak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 178. orr.

Azkar bai azkar jantzi eta Pierrenera joan nintzen lasterka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Bere janzteko eran ere neurriz goitik ibili ohi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.

Esate baterako, nola janzten ziren euskaldunak orain 150 urte?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.

Antzerkira joaten zen, dotore janzten zen, hilero-hilero andregai berri bat zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Txukun janzten utzi ziotela behintzat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

Nabarmentxo janzten zen, antzinako postiloien dotoretasun bizi horrekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Kolore deigarri samarrez janzten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.

Gero saltoka joan zen janztera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Galtzak lurretik jaso eta heriosuharrean janzten hasi zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.

Berokia arrapaladan hartu eta bizkarraren gainean bota nuen, jantzi gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Nahiz eta zaldia jantzi gabe zegoen, haren gainera igo zen trebezia handiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.

ik jantzigabe.

Eta anaia guztiak arropa zirtzilez jantzi bitez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Amonatxo beltzez jantzi bati besoa emanez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Maritxu hori emakumez janzten da, belarritakoak erabiltzen ditu, belarrietan zuloak baititu, eta neska-ehizara joaten da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Berehala ikusi nuen nire adiskidea, amonatxo beltzez jantzi bati besoa emanez  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

2 hed/irud

Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz estali.  Elizen arteko biblia   Sal 65,14

Ibai suz jantzi hau baizik ez zen ikusten bi mendi zuri haien artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.  Elizen arteko biblia   Kol 3,12

Esna zaitez, esnatu, Jaun ahaltsu hori, jantzi zaitez indarrez!  Elizen arteko biblia   Is 51,9

Zuek egon hemen, hirian, Jainkoarengandiko indarraz jantzi zaitezten arte.  Elizen arteko biblia   Lk 24,49

Rulforen paradigman kezka existentziala [...] fatalismoz janzten da.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

Idazlea gala filosofikoz janzteko asmoz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 18. orr.

Gau osoa bozkarioz janzten da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Garaipena baizik ez da janzten sukarrez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

• 3 du ad (norbaitek zerbait)

Isil-isilik, galtzak eta alkandora jantzi nituen, gimnasiako arropa izerdituaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Korbata janzten zuen eta ongi etorri egiten zioten politikoen bulegoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Euskarazko jendeak ardurenik janzten dituen prakak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 248. orr.

Gabardina jantzi eta maletak jaitsi zituen Matiasek astiro.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 19. orr.

Utzi zizkioten arropak jantzi zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Eguzkitako betaurrekoak jantzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

Zutitu eta kapela jantzi zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 132. orr.

Erantzia dut soinekoa; nolatan jantzi berriro? Lotu gerrikoa eta jantzi oinetakoak.  Elizen arteko biblia   Eg 12,8

Baina, jantz ezazu kapela, doktore jauna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Bakeak aurrera ere jantz zezan bere buruxka-girlanda, eta iraupenez lotu bien arteko adiskidetasuna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 211. orr.

Oinetako zahar eta birjosiak jantzi zituzten oinetan.  Elizen arteko biblia   Jos 9,5

Jaka, galtzak, feza eta oinetakoak janzten dituen benetako gizon bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.

Jantz ditzagun armak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.

Neska hura eta mutil hura apartamentu txiki bat altzariz janzten ari ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.

Etxe hartako altzariak errekisatuak izan ziren, Jeneralak Donostian udarako zeukan jauregia janzteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

· Gizonak berak jantzi zion soinekoa, eta txapinak luzatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.

Ondoren, tunika jantzi zion Aaroni.  Elizen arteko biblia   Lb 8,7

Han, apaiz-arropak erantzi zizkion Moisesek Aaroni eta Eleazarri jantzi. koroa jantzi zizun emazteari bezala eta hodeien gainetik altxatu zintuen.  Elizen arteko biblia   Zen 20,28

· Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,8

4 (norbaitek zerbait abstraktu)

Ezin aitor diezaiokezu zeure buruari biografia bat janzten ari zarela eta eraikitzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Euskaraz egiten badugu, ez dugu egiten euskara janzteko, euskaraz janzteko baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 92. orr.

Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna.  Elizen arteko biblia   Ef 6,14

Guk alaitu egin dugu heriotza, lorez jantzi dugu, usain gozoz bildu, errazago bihurtu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 378. orr.

Gaixotasunak, ordea, gizartean jantzi ohi dugun gaineko geruza hori kendu egiten digu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 138. orr.

5 (norbaitek zerbait beste zerbaitez)

Baina ez nuen berriro altzariz jantzi etxea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,9

Marfilezko errege-aulki bikain bat ere eginarazi zuen Salomonek eta urre garbiz jantzi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,18

Larruazalez jantzi eta bizi-arnasa emango dizuet.  Elizen arteko biblia   Ez 37,6

Ohorez jantzi nau Jaunak eta neure Jainkoa dut indar. Jantzi adorez, naziook.  Elizen arteko biblia   Is 49,5

· Jaun honek bere burua jakintzaz janzten zuen!  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.

Horrela bada, jantzi zeure burua ospe eta handitasunez.  Elizen arteko biblia   Jb 40,10

Frantziskok Liburu Santuetan aditua zen Spirako Zesareo anaiari gomendatu ziola, "berak hitz xumez idatziriko Erregela Ebanjelioko hitzez janzteko eginkizuna".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

· Bere gelara joan ginen; ondo jantzia zeukan, altzari distiratsu dotorez betea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 93. orr.

7 (norbaitek beste norbait)

Zaldun behartsu bat jantzi zuen. Beren idoloei kendutako arropaz janzten dituzte apaizek emazte eta seme-alabak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 281. orr.

Biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen.  Elizen arteko biblia   Mt 25,36

Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi?  Elizen arteko biblia   Mt 25,38

Azalez eta haragiz jantzi ninduzun, hezurrez eta zainez ehundu.  Elizen arteko biblia   Jb 10,11

Jantz itzak agudo, hotzak hiltzen zaudek eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 767. orr.

· Bere jantziaren erdiaz jantzi zuen behartsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 281. orr.

Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi zuten.  Elizen arteko biblia   Mt 27,28

Bidean aurkitzen zuen lehenengo behartsua janzten zuen hartutako jantziarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

· Gazteluzaina zaldia janzten ari zen, Domingok lagunduta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

· Bere salbamenez jantzi bainau, garaipenezko soinekoz estali.  Elizen arteko biblia   Is 61,10

8 (zerbaitek norbait edo beste zerbait)

Galminak bizimindu egiten gaitu, eta biziarazten, urduritzen, tirtiritzen, xaxpikitzen, ezinegon gozo batez janzten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Izenak eta diruak asko janzten dute merkatu horretan gizontxoak duen balioa edo prezioa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Beltzak janzten ditu ederkienik larru gorria eta azal zuria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Ezpain-xokoan loratzen zaion irriño ezti batek janzten du tarteka haren solasa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

9 txapela jantzi norgehiagoka batean irabazle gertatu.

Aukera ezin hobea dute txapela janzteko.  Berria - Kirola   2004-11-04

Lau taldeek txapela janzteko moduko maila dutela erakutsi baitute dagoeneko.  Berria - Kirola   2006-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abitua jantzi (5); alkandora jantzi (5); arropa jantzi (10); arropak jantzi (20); azkar jantzi (7); bata jantzi (5); beltzez jantzi (12); berokia jantzi (10); berriro jantzi (19); berriz jantzi (11); betaurrekoak jantzi (13); bizkor jantzi (6); dotore jantzi (8); elastikoa jantzi (8); eraztuna jantzi (5); eskularruak jantzi (6); gabardina jantzi (9); galtzak jantzi (5); jaka jantzi (12); jantzi beharra (9); jantzi du txapela (10); jantzi eta kalera (7); jantzi zuen txapela (27); jantzi zuten txapela (6); kapela jantzi (12); kolorez jantzi (9); koroa jantzi (8); maillot horia jantzi (8); mantala jantzi (8); mozorroa jantzi (6); oinetakoak jantzi (12); pijama jantzi (7); soinekoa jantzi (13); soingainekoa jantzi (5); txanoa jantzi (5); txapela jantzi (83); txapelak jantzi (9); txapinak jantzi (5); zapatak jantzi (7); zuriz jantzi (5)

arropaz jantzia (5); beltzez jantzia (36); dotore jantzia (10); gaizki jantzia (5); gizon jantzia (8); larruz jantzia (5); ondo jantzia (7); ongi jantzia (10); oso jantzia (12); trajez jantzia (5); zuriz jantzia (16)

beltzez jantziak (10); ongi jantziak (9); zuriz jantziak (6)

txapela jantziko (5); zuriz jantziko (5)

beltzez jantzirik (26); doluz jantzirik (5); dotore jantzirik (8); ondo jantzirik (5); zuriz jantzirik (11)

beltzez jantziriko (7)

beltzez jantzita (65); berdez jantzita (8); betaurrekoak jantzita (5); doluz jantzita (6); dotore jantzita (30); elastikoa jantzita (8); eskularruak jantzita (7); gorbata jantzita (5); gorriz jantzita (8); jantzita ageri (7); jantzita agertu (17); jantzita agertzen (5); jantzita atera (7); jantzita ateratzen (6); jantzita azaldu (12); jantzita dago (12); jantzita daude (9); jantzita egoten (6); jantzita etorri (12); jantzita ibili (7); jantzita ibiltzea (5); jantzita ibiltzen (14); jantzita ikusi (9); jantzita ikusten (11); jantzita joan (11); jantzita joango (8); jantzita joaten (9); jantzita zebilen (8); jantzita zegoen (65); jantzita zeraman (13); jantzita zetorren (6); jantzita zeuden (11); jantzita zeukan (7); jantzita zihoan (10); jantzita zihoazen (7); kaleko jantzita (7); kalez jantzita (5); kamisoia jantzita (6); kapela jantzita (13); kolorez jantzita (5); larruz jantzita (6); mantala jantzita (5); ondo jantzita (19); ongi jantzita (5); oso dotore jantzita (6); pijama jantzita (7); pijamaz jantzita (6); soinean jantzita (7); soinekoz jantzita (5); trajez jantzita (7); txabusina jantzita (7); uniformea jantzita (12); uniformez jantzita (14); urdinez jantzita (10); zapatak jantzita (6); zuriz jantzita (45)

beltzez jantzitako (53); beltzez jantzitako emakume (7); beltzez jantzitako gizon (5); berdez jantzitako (5); dotore jantzitako (7); gorriz jantzitako (12); grisez jantzitako (6); horiz jantzitako (5); kaleko jantzitako (27); kaleko jantzitako bi (5); kalekoz jantzitako (12); kalez jantzitako (15); kolorez jantzitako (5); lihoz jantzitako (6); uniformez jantzitako (7); urdinez jantzitako (12); zibilez jantzitako (5); zuriz jantzitako (25)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus