Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jantzarazi, jantzaraz, jantzarazten (orobat jantziarazi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian jantzarazi agertzen da) 1 du ad janztera behartu.

Berehala jantzarazi, eta automobilean sartu genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

Oroitu nolako lehiaz jantzarazi hinduen, eta Soria, berriz, biluzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Plazako mutikoei ikusi bezalako kapa iluna jantzarazi zidaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta urrezko lepoko katea ipini.  Elizen arteko biblia   Has 41,42

Bi egunez asto-belarriak jantzarazi zizkioten eskola bitartean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Jantzarazi zizkidan Gwilym lehengusuaren galtzerdiak eta osabaren jaka zahar bat, untxi eta tabako usaina zeriona.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Ahalegindu dira txano bat jantzarazten buruan, baina Charliek ez du nahiko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.

Monsieurrek, berriz, eskuan zuen kapela, Mariek jantziarazi zion arte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 208. orr.

Gainera, nork jakin neskatoak berak janzten ote duen buruzapia, ala aitak jantzarazten ote dion?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.

• 2 irud

Bizia baikortzen duen Argi fidagarria, zamak arinduz, bozkarioaren hegalak jantzaraziz.  Herria   2005-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus