Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jantoki (260 agerraldi, 67 liburu eta 39 artikulutan) 1 iz otorduak zerbitzatzeko prestaturiko tokia. ik jangela; jantegi; janleku.

Hoteleko jantokian elkartu ginenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Ostatuko jantokian eztabaidan aritu nintzen aitarekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 265. orr.

Sukaldaritza etxezulotik irten egingo da gehienbat, jatetxera, ikastegiko edo lantokiko jantokira, hegazkinekora, ospitalekora, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Erakuts iezazkidazue aurrenik kapera, kapitulu-aretoa, klaustroa, jantokia, sukaldea, logela eta ukuilua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

Isiltasuna gordeko dute beti elizan eta logelan ere; jantokian, berriz, otorduetan bakarrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.

Mobilizazioak Osakidetzako jantokietan.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

Bakarrik abiatu nintzen kanpuseko jantokira.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Ikastetxeko jantokian bazkaltzen ari ginela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.

Bazkaldu ere Eskolapioetako jantokian bertan egiten genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Ikastola inguruan zegoen jantoki merke baterako dirua ematen zidaten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.

Kolegioan tortilla jaten zuten egunean halako batean txintxarri-hotsa aditzen zela eta istantean zuzendaria sartzen zela jantokira [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 96. orr.

Pentsioko jantokian bazkaldu genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 134. orr.

Lehengo egunean jauregiko jantokian zegoen bertze zaldun bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Pasabide zuri eta gangadunetan, ikasgeletan, jantokian, lotokietan, alde guztietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Taberna edo self moduko jantokietan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Bi ofizial gazteak arrotz-etxean gelditu ziren puxka batean eserita, palmondo haustuz dekoratutako jantokiko txoko ilun batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Jantokiko atea zabaldu, eta mahai guztietara begiratu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.

Merkea zelako ez zegoen jantokian aukerarik: patatak bazkaltzeko, patatak afaltzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 144. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Otorduak jantoki kolektibo batean egiten genituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Istant bat gabe, mariaren usain sarkorrak gainerakoak jan zituen jantoki tikian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Hango saihets batek pasabide egiten zuen jantoki dotore handiraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Etxaldearen administrariak egiten zien harrera basoko etxean, han beti egoten baitzen prest guztia, beti, gau eta egun, edozein urte-garaitan: logelak, bainugelak, sukaldea, ehiztarientzako jantoki zabala, gorape irekia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Oihalezko jantoki zabalaren pean.  Herria   2001-08-09

Kanpamendu hartako oihal-denda hartatik, zelai kixkaliaren gainean inprobisatutako behin-behineko jantoki hartatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Luxuzko jantoki batean.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Txinar jantokian bazterrak eta sukaldeko ontziak garbitu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Merkezurreko azokan eta jantoki ongintzazkoetan emandako haragi erdi-ustela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ba al dakizu non den jantoki-bagoia? -galdetu zidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

Jantoki ataritik arraza eta adin guztietako jendea igarotzen zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.

Edantoki eta jantoki batzordea.  Herria   2002-07-18

· McDonalds-etik hasita, enpresa-jantoki eta eguneroko otordua ematen duten jatetxeetaraino, plater gutxi eskaintzen dute denek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.

4 jaten den tokia.

Gela hori izango zen ezkonberrien logela, bulegoa eta jantokia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 295. orr.

Oinez doala, maiz kalea izango du jantokia ibiltariak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus