Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jantegi (48 agerraldi, 5 liburu eta 31 artikulutan -denak Herria astekarikoak-) 1 iz jantokia. ik jangela; janleku.

Hoteleko jantegian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Herriot eskolako jantegia eta sukaldea osoki berrituak izan dira udako bakantza hauetan.  Herria   2003-09-04

Justin Larrebat eskolan kantina edo jantegi berria ezarri dugu.  Herria   2002-09-26

Obrak egiten ari dituzte lizeoko jantegiaren handitzeko, Akitania lurraldearen laguntzarekin.  Herria   2002-09-12

Kanbon, herriko jantegian, mus xapelketa, Errobi ikastolak muntatua.  Herria   2001-03-08

Eguerdian, fabrikako jantegira noa bazkaltzera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 65. orr.

Uztaritzeko seminarioan, 15-16 urte nituelarik eta, jantegiko mahaian Nor gira gu-ka ari ginelarik, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

Jantegian, Lineren mahaira joaten naiz postrearen platera hartuta.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 73. orr.

Bi emakume bakar eta eskarmentu gabeko, [...] jostun bihur daitezke, jantegi bat jar dezakete edo brodatze lanetan aritu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bilatzen du jantegi arduraduna (1400 bazkari afari).  Herria   2004-10-07

3 jaten emateko lekua.

Harriturik zaudela barneko aldakuntzaz, gehienek gogoan baitzituzten oraino aintzineko urtetako behien jantegi eta gainerateko gela xahartuak.  Herria   2002-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriko jantegian (3); jantegi gelan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus