Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorputza, ordea, gozatzeko ere bada, eta aurkakoa diotenak, jansenistak eta abar, erlijio triste eta ilun baten ordezkari dira. Berria - Kultura 2004-07-14
Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.
Blas Pascalen lagun mina zen Domat, jansenistengandik gertu ibili zen, eta adiskidetasun horren isla agertzen da liburuan, itzultzailearen arabera. Berria - Kultura 2004-02-05
Jean Duvergier de Hauranne baionarraz mintzo da Unamuno, jantsenisten buruetakoa izandakoaz. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 108. orr.
Eskema ustez progresista askoren atzean ez da zaila bizitzari buruzko ikuspegi jansenista aurkitzea gaur ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Gizon Handia laguntzaile estimatzekoa zen, baina batzuetan bazuen, nola esan, halako ukitu jansenista bat. Beharrik laster itzalaren goxoak, erromesen jestu, irri eta eleek, aurreikusia nuen sakrifizioaren gustu masokista eta jansenista kendu didate. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 93. orr.
Baiona hiri jansenistean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 26. orr.