Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jangura (29 agerraldi, 15 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz jateko gogoa. ik jangale.

Ez zuen ia deus jaten, eta ez zuen, gainera, oro har, jangurarik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Loa galtzen duk, jangura galtzen duk, ultzera edo ekzema ateratzen zaik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Haragi-usainak haragijaleen jangura pizten du eta animalia ehizara bultzatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Zizka-mizkak zerbitzatu zituzten jangura bizkortzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Goserik geunden; hotzak jangura xorroxten zigun; ohointzak baziren aski ardura.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Bera izan baitzen betiko janguraz gosaldu zuen bakarra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 72. orr.

Jangura bizia asetzeko, ezohiko elikagaia prestatu zenion: galeperrak.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,2

Ulertezina iruditzen zait gure seme-alaben jangura asegabea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 102. orr.

Jatun handia bazara, eutsi zeure jangurari.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,2

Jan eta jan, jangurari eutsi ezinik diharduenari.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 123. orr.

Arrandegia aipatze hutsarekin janguraren harra bihurka hasi zen lekukoen sabelean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.

Gozoki edo opiltxo bat ateratzen zuen, bestela bezala, eserlekuaren azpitik, eta janguraren araberako prezioan saltzen zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Dientzefaloak funtzio oinarrizkoak erregulatzen ditu, loa, jangura eta libidoa bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

-Hori jangura, Serioja!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 72. orr.

2 irud

Nota onez gainditzen zituen azterketak, baina ez bide zuen sumatzen bere baitan, nik ez bezala, ikastea egokitzen zitzaion gauzen jangura jator halakorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus