Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behean, sukaldea, jangela eta egongela zeuden; Roberten langela, bikotearen ganbera eta Johnena, lehen solairuan; nirea izanen zen gela eta biltegia erraten ziotena, teilatupean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 40. orr.
Van Daan senar-emazteen logela, denon egongela, jangela eta irakurgela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.
Neskame zahar bat atera zitzaien harrera egitera, eta jangela batera eraman zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.
Denbora gutxi beharko dute atalondoa, salaurrea eta jangela zeharkatzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.
Sutondotik jangela osoa ikus zezakeen Areitioaurtena jaunak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.
Jangela saltxitxa frijituen usain gozoaz eta jendearen berriketa alaiaz betea zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 166. orr.
Jangela osoan isilune handia hedatu zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 75. orr.
Geroxeago etxera itzuliko ziren, kikara bat te edanen zuten, familian, jangelako mahaian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.
Mahaitik jaiki, eta jangelako leihora joan da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.
Jangela husten hasia zen, jendea lehenengo eskolarako irteten ari baitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.
Eta naski [Garaziko ikastolan] gela preziatuena kantina edo jangela ote den, behar dituen tresneria eta apalaimendu guziekin! Herria 2003-09-11
Hango eskola bateko jangelan lan egiten zuen. Berria - Gaiak 2004-07-01
[Eskolako] jangelako arrautzek edo oilaskoek eragin zituzten gaixotasunak. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Erregea jauregiko lorategitik jangelara itzuli zenean. Elizen arteko biblia Est 7,8
Ondo-ondoan, ostatuaren eta jantokiaren artean goiti, eskailera estu batzuk zenbait jangela tikitarako bide ziren, jite pribatuagoko oturuntza eta besten ospaleku. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Ia jangela osoa zeharkatzen dugu, maîtrea aurretik dugula. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.
Gero jatetxean afaldu zuten, jangela bat eta zenbait zerbitzari berentzat bakarrik harturik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.
Trattoria edo dena delakoaren jangela oso luzea zen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 67. orr.
Berriro jantzi eta hoteleko jangelara noa afaltzera. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Zentroak lau zerbitzu eskaintzen ditu: adinduentzako jangela, eguneko zerbitzua, egoitza eta erretiratuen etxea. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Adinekoentzat zentroa, sendagileak, hainbat ekintza egiteko aretoa, komunak, deskantsurako eta lotarako lekua eta jangela ere badituzte, besteak beste, Zegamako zentruan. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Aizu, mutil, non dago jangela pribatua? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.
Irudiak ematen hasi zirenean, bost presoak batera jaitsi ziren jangelara. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Lehen moduluko jangela gurutzatzen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 132. orr.
Portuko jangela handian langileen artean gordea zioten lekuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 266. orr.
Familiako lau Larrabazter-Mendiri-tarren argazki handi bat zegoen iaz hemengo jangela nagusian. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 215. orr.
Jangela xarmanta zen, bai; eta ez oso zabala. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.
Egongela handi samar bat aurrealdean, sukalde eta jangela txiki bat erdian eta hiru logela txiki atzealdean, korridore estu baten buruan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.
Jangela txiki bat dago egongelaren ondoan, eta sukaldera ematen duen lehiatila bat dauka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.
Egun batez, jangela handian, kasik bakarrik, irakurtzen ari nintzen, [...]. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.
Jangela lasaian ari dira bilera egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.
Jangela epel hartan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.
Jangela horixkaren garbitasun eta epeltasun burgesak barrena biguntzen zioten atean bertan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.
Jangela mahaiko sagarrak zuritu. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 126. orr.
Abenduan, zuzendariarekin elkarrizketatzea eskatu zuten euskal presoek, berogailu falta, jangela arazoak eta aurkezteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 123. orr.
Espageti tontor bat zegoen jaun eta jabe jangela-egongelako mahai gainean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
· Saloi-jangela handiak modaz pasatutako dekorazio estilo berarekin jarraitzen zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.
jangela egongelako (4); jangela egongelan (10); jangela osoa (3); jangela osoan (6); jangela txiki (3); saloi jangela (3)
jangelako ate (4); jangelako atea (3); jangelako mahai (7); jangelako mahaia (3); jangelako mahaian (3); jangelako mahaiaren (3)
eskolako jangelan (3); jangelan sartu (6)
jangelara abiatu (4); jangelara itzuli (8); jangelara sartu (6); sartu ziren jangelara (4)
jangelatik irten (8); jangelatik kanpora (3)