Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jangaitz 1 izond jateko gaitza dena
Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Jaiki, komunera joan, bi galleta marruskatu -igandekoak bezain zahar eta jangaitz- eta baso bat ur edan ondotik egunkarira deitu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.
2 irud
Jangaitza da jarrera hori, baita gizartearen kultur eskabideak zaintzeko ardura duten administrazioarentzat edo kultur mundutik hurbil dauden erakundeentzat ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.