Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jangai 1 iz janaria, jatekoa.

Zazpi urte oparo haietan jangai ugari bildu zuen Josek.  Elizen arteko biblia   Has 41,48

Era berean lurreko fruituek ere, behar guztien gainetik ugari emanik jangaia, animalia guztiak elikatu eta mantentzen dituzte etengabe bazkatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

Gerora ere elikagairik nahi bada, jangaiak oro (fruta, arraina, laboreak, ganadua, barazkiak, etc.) bertakook ekoitzi beharko ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 27. orr.

Prestatzea (jangaiak ebaki, lumatu, garbitu, zuritu, txikitu...).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

Jangaien makro- eta mikro-nutrienteak (proteinak, erradikal askeak, karbohidratoak, mineralak, aminoazidoak etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

Ontzi horretako ura jangai den zerbaiti botatzen bazaio, kutsaturik geldituko da.  Elizen arteko biblia   Lb 11,34

Jangai duzuen abere bat hiltzen bazaizue.  Elizen arteko biblia   Lb 11,39

Beharrak edozer gauza bihurtu zuen jangai, eta piztiek ere jan ohi ez dutena gizakien hortzek irensten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Kontua da, The Groupeko putreek, jangai gisan saltzen dutela irin hori goseak estutzen duen Afrikako zenbait herritan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

"Jangai osatu edo aberastuak" izango dira, aditu batzuen iritziz, nutrizioaren eta gastronomiaren ikuspegietatik: osasuntsuago eta goxoagoak, batera, usain-alorrean sekulako aurrerapenak egiten ari baita teknologia.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

Kontsumitzaile ertainak mahaian aukera handiagoa eta jangai hobeak eduki nahi ditu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

Laster, elikagaien aukera amaigabea izango denez, jangai elkargarriak ere ugaldu egingo dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 41. orr.

Genetikoki aldarazitako elementuez osaturiko jangai baliagarri asko izango ditugu salgai ohiko dendan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.

Koilarako jangaiak (zopak, eltzekiak, barazkiak) ia erabat desagertu dira-eta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Aurretiaz prestaturiko jangaien industriak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 47. orr.

Animalientzako jangaiak eta kosmetikoak ekoizteko.  Berria - Ekonomia   2006-03-23

Etxeko baratzekari eta jangailuen artean.  Herria   2003-07-10

3 (hitz elkartuetan)

Patatak, mendetan txerri-jangai izan ondoren, ogiaren tokia bete du leku zenbaitetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Parmalat elikadura-jangailu komertzialdegi haundiaren sortzailea.  Herria   2004-01-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus