Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

janaritu, janari(tu), janaritzen 1 da/du ad elikatu.

Janaritu nituen eta ase ziren. Haragi guriz janarituko ditut apaizak, nire ondasunez aseko da herria.  Elizen arteko biblia   Os 13,6

Amak haurtxoa bularrean bezala janarituko zaituzte nazio eta erregeek.  Elizen arteko biblia   Is 60,16

Datil bat jaten duzuelarik, mamiak janaritu egiten du zuen gorputza; haren gozagarriak, haren lurrinak eta koloreak, ostera, zuen izpiritua elikatzen dute.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.

Aireko hegaztiak janaritzen eta zelaiko loreak janzten dituenak ez dizue huts egingo.  Elizen arteko biblia   Si 2,8

Emakumezkoak, haurrak, abereak eta hiriko ondasunak, berriz, gudu-harrapakintzat hartuko dituzue eta Jaunak zeuen Jainkoak emandako etsaien harrapakinez janarituko zarete.  Elizen arteko biblia   Dt 20,14

Busti beza ortziko ihintzak, janaritu bedi belarrez, abereak bezala.  Elizen arteko biblia   Dn 4,12

2 irud

Janari harekin zertxobait suspertuta, santuak bere aldetik Jainkoaren hitzaz janaritu zituen ama-alabak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Asisko Frantziskoren giza abentura iturri aberatsenetakoa dugu erretzen gaituen egarria asetzeko eta gure sormena janaritzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Zeruko gozotasunaz janaritzen zenez, zozoa gertatzen zitzaion mundua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

Kanpoko errealitatez janaritzen dira zentzuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Labore-uztak itsasoz bestaldera eramaten baitziren Egeo arroan hirietako biztanleria helenikoa janaritzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus