Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

janaldi 1 iz otordua.

Eta lehen janaldia egin ondoan, ostalertsak saltzen zizkien xirioak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.

Bi janaldi, ortzirale aratsean xerri ttipia eta igande eguerditan angirak.  Herria   2004-06-03

12ak aldean zintzur bustitzea eta ondotik janaldia. Ondotik euskal janaldia.  Herria   2005-07-21

Bisitatik landa, hurrupaldi eta janaldiaren artetik, denek solas bera zuten: zer lantegi harrigarria!  Herria   2005-03-24

13.30: janaldia, pik-nika moduan edo ostatuetan [...] aitzinetik jakinaraziz.  Herria   2004-06-17

Janaldiak: salda, piperrada xingarrarekin eta urineko ahatea baratzekariekin.  Herria   2001-05-03

19.00etan janaldia komertsio zuzeneko ekoizpenekin.  Herria   2004-11-11

2 hed

Banekien nire txanda zela, txilibitua ahoratu eta janaldi oso gozoa egin nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aratsaldea ederki bururatu da trinketean eskainia izan zaikun janaldi-hurrupaldi batekin.  Herria   2001-09-13

· Eguerditan "angira janaldia" oihalezko aterbearen azpian.  Herria   2004-05-27

Jatetxean, hurrupaldi-janaldi bat zerbitzatua izan da bisitarieri.  Herria   2004-06-17

· Ortzirale aratsean xerri ttiki janaldia, Hiruak taldeak alaiturik.  Herria   2003-05-22

· Urriaren 21ean antolatua izanen da bio-janaldi bat, Hazparneko laborantxa eskolako eta Donibane Garaziko lizeoko kantinetan.  Herria   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguerditan angira janaldia (3); janaldi on (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus