Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Grina naturalak eta beharrak dira, funtsean, gure biziari zutik eusten diotenak: jana, edana, loa, arropa... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 180. orr.
Janari eta jantziari dagozkien premiarik beharrezkoenak asetzera. Haiek ematen zidaten jana eta edana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.
Jan asko alferrik galtzen da egun. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 113. orr.
Horien jana arroza, azukrea, gatza, dilistak eta landare-olioa da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Gero eguzkiaren beroak irakatsi zien jana egosten eta garraren beroan biguntzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.
Bere baitara biltzen da une batez eta jana irensten amaitzen du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.
Jana xuhur genuen, ez baiginen lanean aritzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 116. orr.
Erregailu, frijigailu, hozkailu, garbigailu herdoilezin itzelak nagusi; ez jan onik, ez giro goxorik: bakardadea eta burrunba. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 123. orr.
Jan urria, ia larrugorri, lo lur gorriaren gainean autobus geltokian zeru sabaia babesgarri. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 129. orr.
Eta jan gutxia eta baraua, horiexek dira horrek ohi dituen sendagaiak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.
Jakintsuak puntu honetan bat datoz: zakurrak gizakiei jan bila hurbildu zitzaizkien. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 11. orr.
Jan pixka baten truke. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 60. orr.
Jan hondarrak gustura jaten ditut. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 123. orr.
Jendeak jan hondakinak kale bazterrera botatzen ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 177. orr.
Jan-gordailutik atera eta mahaian jarri zuen izebak platera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.
Alabaina jan eskasa zen bazterretan, oraingo anitz jendek ezagutu ez duena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.
· Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana. Elizen arteko biblia Has 25,28
Trinko-trinkoa zen kiratsa; eta epela; txerri-jan egosiarena gogorarazten zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.
Katu-jan piloa eskuan hartu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.
Zinemako porrotak muturtuxea ni, eta zabor-janari emana semea, isiltasunak jo gintuen puska batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.
Jan-edana bagenuen, baita aterpea ere. Biarnoko elizaren kontura emanen diate eskola, ohantzea eta jan-edana. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.
Hor amaituko dira zuen jan-edan eta nasaikeriak. Elizen arteko biblia Am 6,7
Jan-edanak gure kontu. Gehiegizko jan-edanak gaixotasuna ekartzen baitu. Elizen arteko biblia Si 37,30
Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean. Elizen arteko biblia Erm 14,17
Bitartean, Ulises zerrizainaren etxolan jan-edanean ari zen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.
Han ari dira denak berarekin jan-edanean eta oihuka: "Gora Adonias erregea!". Elizen arteko biblia 1 Erg 1,25
Lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian. Elizen arteko biblia 1 P 4,3
Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren. Elizen arteko biblia 1 Erg 4,20
Berrogeita hamar kilometro egiten ditu egunero, jan edari guziak berekin dituela eta arratsetan oihalpean lo eginez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.
Erregearen jan-edariekin ez kutsatzeko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.
Bideko jan-edariak emateko ere agindu zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.
Jan-edari finak hartzen ikusten dituztenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
jan bila (9); jan edana (12); jan edanak (29); jan edanaren (3); jan edanari (4); jan edanen (6); jan edanerako (4); jan edanetan (4); jan edari (4); jan edariak (10); jan hondarrak (3)
jana egin (3); jana eman (4); jana ematen (14); jana eta edana (10); suge jana (3); ura eta jana (4); zabor jana (4)
janaren bidez (4); janaren bortxaz (3)