Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jalkin 1 iz isurkari edo gas bat daukan ontziaren hondoan gelditzen den materia, isurkariak edo gasak dilindan zituen zatikiern hondoratzearen ondorio dena.

Portzelana esmaltatuzko kapsula bat aurkitu nuen; urez bete, gar kedartsuaren gainean ezarri, eta kapsularen hondoan jalkin beltzaran bat formatzen ikusi nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina, eta agertuz joan zen kolore beltz-urdinak baieztatu zidan metala kadmioa zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

2 irud/hed

Ezer ezingo litzateke ortzi sapaiaren azpian sortu, egon ere ez legoke ortzirik, ez eguzkiaren argirik, materia guztia pilaturik bailetzake, denbora mugagabearen jalkin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Badira irudi opakoak, argiaren erreflexioz, ispilatzez ikusteko eginak, uki daitezkeenak; irudi horiek hor daude gure aurrean, unibokoki, gure begien aurrean; euskarri baten gainean geratu eta hartatik bereizi ezin daitekeen jalkin baten emaitza dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Eta badira argi-irudiak, inolako jalkinek eraginak ez direnak, gainazal batean argi gutxi-asko iheskor batek jota eraginak, baina gainazal horri inoiz atxikitzen ez zaizkionak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Elkarren kontra jarri izan ditugula askotan Vitruvio bat "benetakoa" (Vitruvio erromatarra) eta bata bestearen gaineko "jalkin-geruzaz" ezkutatutako mezu baten ekarle zena, eta beste bat, irudimenezkoa, interpretatua eta manipulatua, Europako tradizio klasikoak azaltzen zuena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus