Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jalki1, jalkitzen 1 du ad isurkari edo gas batean dilindan dauden zatikiak hondoratu. ik sedimentatu.

Lurraren pisua, gorputza kondentsaturik, geratu egin zen eta, munduaren lokatza bailitzan, hondora joan zen astunki eta hondarrak bezala jalki.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Lohiak jalkitzeko lekua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.

Argi dauka, baina, denborarekin sedimentu garbiagoak jalki direla, eta horrek muga fisikoa egin duela uraren eta kutsaduraren artean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Jalkitzen egondako ardoak bezala, ontzitik ontzira aldatu gabeko ardoak bezala, ez du galdu bere gozoa, ez zaio joan bere usain ona.  Elizen arteko biblia   Jr 48,11

Nekez ikusten zuen mutilak zer ari zen gertatzen, baina hautsa jalkitzen hasi zenean ordura arte inoiz sentitu gabeko izua nabaritu zuen bere barrenean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.

Bitsa unetxo batez jalkitzen utzi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

2 irud

Kontzeptuak eratzeko arauak, edozein dela euren orokortasuna, ez dira gizabanakoek burututako eragiketen emaitza, historian ipinitakoa eta ohikuntza kolektiboen sakontasunean jalkitakoa; ez dute osatzen lan ilun baten eskema gordina, […].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.

3 erori.

Erbeste honetan atseginez jan behar ditu aingeru santuen mahaitik jalkitako ogi-apur gozoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.

Jalkitako lore bat hartu eta sudurrera hurbildu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 101. orr.

4 kideko gauzak elkarren ondotik esan.

Ramsay andreak azkenean ernearazi ahal izan zuen alabarengan lorito sen hura, Mildreden hitzak zehatz jaso eta jalkitzeko gai, itxoinez gero, lelo motelean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 58. orr.

Bitartean erlojuak taupaka jalkitzen zituen segundoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.

Denek batera jalki zuten lanturu alfer bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 126. orr.

· Patxada inozo atseginean jalkitzen zitzaizkion esaldi ikaragarri haiek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 49. orr.

«Gizon jatorra, bai»: hitz hauek zaizkio jalkitzen Chaplinetaz mintzatzean.  Berria - Kultura   2004-12-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus