Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jalgi, jalgitzen (orobat jali g.er., jalki g.er. eta jelki g.er.) 1 da ad irten, atera. ik ilki.

Oihanetik jelki da, karruz beztitürik.  Herria   2001-11-15

Jean Marie fabrikatik jalgi zen astiro, Roland, Sebas, Roger gorritua eta langile batzuk gibeletik zeuzkala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.

"Agur Maria" kantatuz eta kutxa segituz jalgi ginen elizatik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.

Luixa jalgi zen bere aitaren autotik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Burgosetik jalgitzean, harri eder batean, hitz hauek: Camino de Santiago 532 km.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 113. orr.

Burlatatik jalgia naiz, gibelean utzirik hartu behar nuen bidea!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Jendea ez oraino jalgia plaza zabal eder pausagarrira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Hirira jalgi aitzin, so egona nintzaion gizonari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Goiz erditsutan jalgi zen halere karrikarat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 175. orr.

Orduan behar nuen presondegitik jalgi, utzi apezgoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Ondoren, urrezko gurutze bat ikusi zuen Frantziskoren ahotik jalgitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 753. orr.

Hondartzari buruz bazoazelarik, lainoen artetik jalgitzen ari zen eguzkiak azken lanbroak urmariarazi zituen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

Hitzak listuka jalgi zitzaizkidan: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

ik jalki1 4.

Hitz-jario lasterra jalgi zitzaion ezpainetatik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Hainbesteko berotasunez eman zion muxu non emazteari malkoak jalki baitzitzaizkion begietara.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.

2 irud

Loeriatik jalgitzen zenean, gizonaren ezpainak mugitzen jarraitzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 333. orr.

Ordu arte jasan errabia haserre gorrian jalgi zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Ezin trenkatuzko auzitik jalgitzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.

Bulta luze batetako isilunetik jalgi dira bi neska gazteak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.

Menturaz goizetik metatua dudan akidurak nahi baitu nonbaitik jalgi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Orduko erakasleen gisa, biek larderia gaitza izanez, ez zuten barkatzen urratsak eta jauziak ongi jalgi arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.

Laborari ainitzek SMIC-aren heineko mozkina jalitzen dute bere lanetik.  Herria   2003-01-21

Nahi gabeko oroimenak baizik ez dezake ekar oso-osorik, sakonaldeetatik berez jalgiz, inozentzian, harriduran eta izuan bildurik, haurtzaroko esperientziaren zer-nolakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

• 3 du ad atera.

Martiz buhameak sakelatik ganibeta jalgi eta saihetsean metatuak ziren mihimen ezpaletarik bat hartu zuenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Sukalde hutsa zeharkatu, hozkailua ireki eta garagardo bat jalgi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.

Behin gezur bat sakatzen duenak alabaina ez ote du beste bat berdin aise jalgitzen ahal?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.

Etxeparek euskarazko lehen liburua plazara jalgi zuenean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 153. orr.

Behin, haietarik batek ateraldi hau ere jalgi zuen: Ni hasteko, Jainkoak begira nazala, edozein gisaz, euskararen agonia luzatzetik!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

4 sar-jalgi iz sartu-irtena.

Lisboako bidean ez baldin bazuen arterik hartu bere Xabierko sortetxean sar-jalgi baten egiteko [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.

Ene azken piezak beno labürtxeago da, hots hiru orenez emaitekoa, bizitarzün amiñi batekin aritzez, eta bereziki sar-jelkietan denbora sobera galdü gabe, hori beita llabürtzeko giltzik hoberena.  Herria   2002-09-12

5 sar-jalgika (corpusean sar-jalika soilik) iz sartu-irtenka.

Dena den, nik dakitan pentze batean , sar-jalika ari dira, egunaz kanpoan eta gauaz barnean.  Herria   2003-05-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus