Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igandeko bazkaria arraroa zen ona eta hemen 333 jale izan dira. Herria 2005-10-20
Jaleagandik sortu da jatekoa, / indartsuagandik gozotasuna. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.
Nik bazterretik beste zerbaiti tira eta kosk egiten diot, tripazale samarra bainaiz; jale handia alegia. Berria - Kirola 2004-06-16
Nahikoa izango dugu noski, oilasko pare bat erretzen badigute; mintxo-samar baitabil urdailetik nire nagusia eta neroni ere ez naiz jale handi-handitakoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.
Hasieran beldur zen anaiari nahigabea emango ote zion, jale txikia baitzen hura, janari onez destainaka baizik mintzatzen ez zena gizon ezjakinen gisan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.
Hastapenetan entretenimendu hauek hildakoen omenezko jaiak izaten ziren; [...] nahiz eta uste zabalduena izan antzinako hildakoak, gaurkoen antzera, jale kaxkarrak zirela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.
Tripazain handiek odola xurgatu zietek jale urriei... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.
Errezetak gaur egungo jale mokofinen premietara egokitzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 73. orr.
Aitaren aldetiko osaba batzuei ere, pasta-jale omen handikoak guztiak, nabarmendu zitzaien zahartzaroan gaitzaren sintomarik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.
Charlyk etorkizuna iragarri zion ogitarteko-jaleari: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.
Asko barazki jaleak dira; okelarik erosi ezin dutelako. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Zimaur-jale honek oraino gauza franko kontatu behar ziguk komisaldegian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
Denboraren alaba; esapide bitxia benetan, berez denbora haur-jalea izaki. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.
Nazio askotako txerpolari, su-jale eta gezur-esale ugarirekin batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
Ez naiz, parrandaren batean baizen, ez bertsozale ez bertso-jale amorratua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.
Zenbaitek kontatzeko jaioa dirudi: pagotxa kontu-jalearentzat. Kontu-jalea kontu-jateko dago. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 18. orr.
Hitz jaleak dira gobernukoak, izan diten ezkerrekoak ala eskuinekoak. Herria 2003-09-11
Hi baizik ez hintzen falta sarraski-jaleen kofradiatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Ezin konpreniturik geunden zer ikus zezakeen Charlyk saindu-jale motz-estu horrengan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Beste hizkera judu-italiar batzuetan bada "khalto" adjektiboa, "argizari-jale" zentzuan justu, batez ere kristau irudi-gurtzailea izendatzeko erabilia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 27. orr.
· Batek bere haragi jale hortzak erakutsi zizkidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 184. orr.
Su oro-jalea bezala lehertu zitzaidan barrenean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 102. orr.
Beltzak idolo ankerrak ditu, gizon-jaleak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
Neurtu behar liteke uraren kalitatea Aturrira heltzen den mementoan, landare pozoi jaleen balioa zer den jakiteko. Herria 2004-01-29
Zer bihurtu behar du, bururik gabeko gorpu ala bare haragi-jale? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.
Zimino gasna-jale horien herri zaharra. Herria 2003-02-20
Sagu liburu-jalea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.
Hiltzaile bila dabiltzanek ez diete jaramonik egiten eskeko santu-jaleei. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.
Gure karrakako gizon katu-jaleari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 104. orr.
gizon jalea (3); kontu jalea (3)