Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iraultzaile jakobinoek aldiz, beren Errepublika jarririk Erregeren aulkian, lepoa moztu zioten gillotinaz Erregeri berari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
Errepublikak bete zuen Grégoire apez abertzaleak eta haren lagun iraultzaile jakobinoek egin ametsa: transformer les paysans en français, hots, "gure arbaso baserritarren frantsestea" eta Nazio Handiaren menpeko zerbitzari isil eta umil egitea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.
Erregeak eta nobleek ez zuten onartu nahi girondinoek proposatzen zuten monarkia konstituzionala, are gutxiago jakobinoek aldarrikatzen zuten errepublika. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.
Jakobinoek isuri zuten beraz odola, berena eta besteena, gaindika, Parisetik Marseilla, Lyon, Bordele edo Baionaraino helaraziz "terrorea". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.
Ondoko asteetan, Joantto Ithurbide Aturri ertzeko hirian barna ibili zen, Jakobino sutsuenek Pariseko boterea uzkaili eta politikoki haiekin ados ez ziren guziak garbitu gogo omen zituztelako zurrumurruei soraio. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.
Kristautasunaren aurkako beroaldi handienean jakobinoen lehendakari aukeratu zuten Cloots, baina berehala hasi zitzaion Robespierre kontra egiten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.
1790ean, Parisa itzulirik, Jakobinoen klubean sartu zen, eta "Journal des Amis de la Constitution" ("Konstituzioaren Adiskideen Kazeta") jakobinoen aldizkariaren zuzendari izan zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.
Eta Unamuno-ren tesia, [...] tesi "ilustratu" klasikoa (jakobinoa): progresoaren hizkuntza Estatuaren hizkuntza bakarrik dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.
Artean nazionalismoa ere ezkertiarra eta iraultzaile jakobinoa zen -Polonia, Grezia, Italia!-. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.
Frantzia jakobinoa da. Herria 2005-06-09
Beti izan da Chirac frantses jakobinoaren paradigma. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 56. orr.
Dupont-Aignan-en inguruan baitaude Europaren kontra direnak, jakobino errabiatuak, hots, eskuinaren eskuina. Herria 2002-11-21
Haien artean, izan diten komunistak, sozialistak edo bertze alderdietakoak badira jakobino okituak, Korsikan ikusi den bezala azken erreferendumean. Herria 2004-07-05
Denek dakiten bezala, gobernuak aldatzen dira, bainan jakobino integristen xedeak ez. Herria 2002-12-05
Departamenduan gehiengoa duen tendentzia jakobinoa da, euskal departamenduaren aurkakoa errotik. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Alderdi Sozialistako sektore jakobinoak «proiektu arriskutsutzat» jo du «Frantziaren batasunarentzat». Berria - Harian 2005-01-15
PCF alderdi jakobinoak, abertzaleak nekez jasaten dituen LCR alderdiak eta PSko sektore jakobinoak onartuko ote dute beste itun baten negoziazioari begira, herri eta hizkuntza gutxituen onarmenaren alde ere borrokatzea? Berria - Harian 2005-05-31
PSOEk «demokrazia eraberritzeko» aukera duela gaineratu zuen: «Bere bi arima historikoetatik bat hautatu beharko du, PPren antzekoa den arima jakobino eta zentralista, edo federalismoatik hurbilago dagoen arima». Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Jose Bono jakobinoak gobernua utzi du. Berria - Harian 2006-04-23