Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxiengo menderatzailearen aurkako erreakzio proletarioak adierazpide bortitza aurkitu zuen hainbat garaitan eta hainbat lekutan, Erdi Aroko nekazari-gerretatik Frantziar Iraultzako jakobinismoraino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.
Beste alde bat ere izan zuen, bizkitartean, Frantziako Terroreak, bere kulturari doakiona, jakobinismoa deitzen baita geroztik behialako iraultzak hedatu zuen gaitz politiko itsusia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.
Zentralismoa eta jakobinismoa oraino ere printzipio sakonak baitira Frantzian. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
PS alderdiko kide, zinegotzi eta eskualde kontseilari ohia ez da alderdiaren Pirinio Atlantikoetako zuzendaritzaren ildokoa, jakobinismoaren aurkakoa eta euskal departamenduaren aldekoa da. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Frantses jakobinismoak izigarrizko kalteak eragin ditu gure Herrian. Herria 2005-02-27
Jakobinismoa izan zen [Kemal Ataturkek] Napoleonengandik hartu eta [turkiar] Errepublikari ezarri zion beste ezaugarrietako bat. Berria - Mundua 2004-12-19