Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakituria (383 agerraldi, 81 liburu eta 36 artikulutan) 1 iz jakinduria.

Arrazoimenak gauza iragankorrekin duen loturari buruz ari da zientzia; jakituria, ostera, aldaezinera eta betikora begira dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Jakintsuak izango zarete eta ez duzue jakituria ezagutuko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.

Zientzia, filosofia, jakituria guztiak, gizakiaren izaeran biltzen dira.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 105. orr.

Ikuskari polita, Sorbonako jakituria guztia lurreko apalean!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Edozein behatzaile axalekok blufftzat hartuko luke aipuz osatutako jakituria hura guztia.     «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Ahozko kulturetako kontalarien jakituria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 160. orr.

Helburua ezaguera eta jakituria bilatzea denean.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Balioa duena ez da informazioa bera, haren bidez lortzen dugun jakituria baizik.  Berria - Gaiak   2004-03-10

· Ttipiren ordenagailuaren jakituria horretarainokoa ote zen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

2 (izenondoekin)

Aldaezina den jakituria gorenaren kontenplazioan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.

Zelten elezahar-sorta aberatsean, hurra beti ageri da jakituria mamituaren zeinu eta sinbolo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.

Jakituria entziklopedikoa zuela, eta karisma ikaragarria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 76. orr.

Han txertatu nahi izan zuen bere jakituria akademikoa.  Berria - Kirola   2004-06-06

Hauek beste bizitzako gauzetarako laudagarria den ardura erakutsi zuten, [...] baina bizitza honetako arazoez oso jakituria urria.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.

Bere jakituria ñimiñoaren gotorlekuan babestua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Gogoan dugu hark zuhurtasun eta jakituria handiz esandakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1430. orr.

Imanolek, hala ere, bere jakituria isilaz ustekabe bat baino gehiago eman zidan azken urteetan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

-Jakituria dirdaitsuaren aldean hutsa da gure axaleko adimena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

Bere horretan dirauen Jakituriaren maitasuna mespretxatuz, aldi baterako gauza aldakorren jakituria esperimentala gutiziatzen denean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Bere jakituria eszeniko guztia baliatzen du esku artean duen altxorrari distira eta sendotasuna emateko.  Berria - Kultura   2006-01-20

Galbraith-ek aipatu ohi duen conventional wisdom edo jakituria konbentzionala delakoa ezartzen, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

3 (izenlagunekin)

Bizirik irauteko soilik balio duen oinarrizko jakituria duen jendea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Bizkaiko edozein taxi-gidarik herriko kaleak ezagutzea bezain beharrezkoa du futbol-taldeaz gutxieneko jakituria bidaiariarekin berba egin gura izanez gero.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.

Benetan ukatu nahi ote dute Jainkozko Jakituria?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 346. orr.

Ezinezkoa dela egiazko jakituria lortzea aitzinetik horien jabe izan gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Egiazko jakituria egiaren ezagupena baino ez da, edozein dela ere arloa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskarmentua zuen jakituria-iturri orduan Pessoak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.

Ilararen azken muturrean, ordea, bazegoen fraide bat, komentuko apalena, sasoiko jakituria-testuak sekula ikasi ez zituena.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 10. orr.

Abentura eta jakituria gose aseezina duen gaztea.  Berria - Kultura   2004-09-11

Bada hor beraren gainetik -beraren ezjakinean- dabilen jakituria puntu bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Zoriaren kontra borrokatzea zein alferra zen sentitu zuen: hori zuen urteek utzi zioten jakituria-zama.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Hala bada, nazioarteko zuzeneko inbertsioa jakituria-transferentzia ere bada, alegia, ikaste baten transferentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina giza jakituria eskasa litzateke hauetara soilik mugatuko balitz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 336. orr.

Atsotitz eta esaera horien azpian dagoen herri-jakituria laudatzeaz gainera, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 418. orr.

Narrazio-jakituria eskerga bat zebilela jaun eta jabe [bi liburu] haien orrietan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

Dahlmann-en esgrima jakituria guztia zera zen: kolpeak gorantz jo behar direla, laban ahoa barrurantz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiazko jakituria (3); herri jakituria (3); jakituria guztia (9); jakituria lortzeko (4); jakituria puntu bat (4); jakituria zer den (3); jaungoikoaren jakituria (3)

herri jakituriak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus