Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dakitena esateko moduan ere alde handia dago jakitun hutsetik jakintsura. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 126. orr.
Jakitunak, asko dakien kasuan ere, dakiena baino ez daki. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 126. orr.
Maitaleen ahotsa, isilmandatariena, jakitunarena eta ezjakinarena, zuhurrarena eta maltzurrarena... «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.
Ezjakinaren txantxa inozoa edo jakitunaren probokazio zitala? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Ezjakin bi balio baititu jakitun batek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.
Orain, ohartarazi didatenez, jakitun nago eta beldur naiz; lehen, ordea, ez nekien ezer eta lasai edango nuen kafea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 20. orr.
Danceny jakitun dago jadanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 165. orr.
Iluntze hartan, eguzkia sartzearekin batera, Sanker jakitun egin gabe irten zen kafetik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Luze gabe, gidaria jakitun jartzea eta kamioneta gelditzea lortu dugu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 222. orr.
Gu jakitun jarri gabe ezkondu egin al zara? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.
Giuliak, ezin izan zuen egiaztatu ea ordurako elkarrekin oheratu ote ziren: jakitun edukiko ninduen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.
Batzuetan, garaiko obraren bat ere irakurriko zuen, jakitun egotearren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.
Jakitun egon nahiak ikasbideak iradoki zizkidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 252. orr.
Zuhaur ez zaude menturaz ni baino jakitunago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 198. orr.
Aberats ametsak gorabehera, bere egoeraz jakitun zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.
Ondo jakitun zeuden guztiaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.
Destilatzen hasi orduko, jakitun zara aspaldiko mendeek sakratuztaturiko erritu bat errepikatzen ari zarela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Alabaina, jakitun zen sumendi baten gorenean bizi zela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.
Gelaria sekretuaren jakitun dago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 454. orr.
-Sekretu baten jakitun egin behar zaitut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.
Ziur naiz gertakari handi horren jakitun dagoela jadanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 365. orr.
Zortzi egun baditu alabaina neure eder horren isilgordeen jakitun naizela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.
Bere mugen jakitun zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.
Zertarako egin behar nuen Edurne horren guztiaren jakitun? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Haiei entzunda egin nintzen egoeraren jakitun. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.
Etorri aitzin, neronek egina nuen, telefonoz, neure premien jakitun. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Neronek eman nahi nion berria, eta barrua hustu haren aurrean, txikitandik gorderik nekarren zama hustu, nire historia sekretuaren jakitun ipini, koipea erabat garbitu behingoz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.
Egia esateko, horren guztiaren jakitun naiz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 122. orr.
Neure ezjakintasunaren guztiz jakitun nago... Berria - Euskal Herria 2004-10-22
· (aditza ezabaturik) George Westinghousek, bere aurkariaren azpijokoaren jakitun, uko egin zion hasieran aulki elektrikorako bere produktuak saltzeari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Naziek, horren jakitun, Hungaria okupatu zuten 1944ko martxoaren 19an. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 10. orr.
Nahitara joaten zen Abasekin ibili bat egitera, haiekin topo egingo zuela jakitun, eta arretaz aztertzen zituen haien begirakune jakin-goseak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.
Jakitun, antza, nola ez dakidan arren, erantzunagatik edozer gauza ordaintzeko prest nengoela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 247. orr.
Ontzia hondora zihoala ikusirik eta hil egingo zirela jakitun, marinelek uretara salto egin zuten "Donostiako Martxa" kantatzen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 179. orr.
Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da, printze baten eskariz jakitun-talde batek bildua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
Babiloniako jakitun guztiak bilarazi nituen, ametsaren esanahia azaltzeko. Elizen arteko biblia Dn 4,3
Erregea haserre gorritan jarri zen, eta Babiloniako jakitun guztiak hiltzeko agindu zuen. Elizen arteko biblia Dn 2,12
Danielek erantzun: -Errege jauna, ez dago jakitunik, ez aztirik, ez igarlerik edo astrologorik ametsaren misterioa azal diezazukeenik. Elizen arteko biblia Dn 2,27
· Denak ere harribitxigintzan jakitunak eta harri kristaldu hura nondik moztu asmatzeko eginahalako azterketa zientifiko guztiak egin zituztenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.
Hura bezalako gizon jakitun eta ospetsua erre ondoren, nola barkatu etxeko nagusia hil zuen familia bati? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 39. orr.
Ordurako argitaratua du Gero, lortua du gizon jakitunaren fama, ortodoxiak zimendu ezin sendoagoak aurkitu ditu beraren lan nekagaitzean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.
Emakume jakitunen bilgune sakratuak hurritzez osatuak omen ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.
Arazorik gabe egin zitzakeela, gelako horma zurietan, aurrean airean eskegirik edo proiektaturik zeukanaren marra nagusiak, kamera jakitun baten gisara. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.
Katedraleko artxiboan, Santxo Jakitunaren garaiko [...] hamaika tratu jasotzen da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.
Etxe zahar batzuk, hauetako bat Alfontso Jakituna errege astronomoaren garaian jasoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.
arriskuaren jakitun (5); egoeraren jakitun (6); guztiaren jakitun (5); guztiz jakitun (3); horren guztiaren jakitun (3); horren jakitun (36); horren jakitun da (3); horren jakitun dira (3); horretaz jakitun (4); jakitun da (27); jakitun dago (4); jakitun dira (19); jakitun egin (20); jakitun egitea (4); jakitun egon (7); jakitun egonik (3); jakitun egoteko (3); jakitun guztiak (4); jakitun hutsetik (4); jakitun izan (17); jakitun izango (5); jakitun izanik (4); jakitun izatea (4); jakitun jarri (6); jakitun nago (3); jakitun naiz (5); jakitun nintzela (3); jakitun zegoen (8); jakitun zela (5); jakitun zen (13); jakitun ziren (4); mugen jakitun (3); sekretuaren jakitun (3); zailtasunez jakitun (3)
antso jakituna (18); antso jakituna fundazioak (6); antso jakituna kalean (3