Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakiteke adlag jakin gabe.

Zergatik egiten zuen jakiteke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Safok biolin bat hartu zuen, Juvenaliarena ote zen jakiteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 159. orr.

Veneziako marinelek Venezia uztera zihoazenean itzuliko ote ziren ziur jakiteke, kantatzen zuten agur kantari ekin zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Eta berriro ekiten zioten ibilaldi gogorrari, iritsiko ote ziren ala bestela bidean geratuko ote ziren jakiteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Miopia puntu batek sortzen duen begirada galdu eta erakargarria, eta noizean behin, nola jakiteke, ateratzen zitzaion irribarre samur eta laño hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus