Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Jakitate gehientsuenak ahoz transmititzen ziren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.
Estatu Aitatxik orduan oraino, burua ongi zeukan eta bazuen jakitate. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.
Ikasitako jakitateak inori ez zabaltzeko debekua zuan haien legeetariko bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.
Amak, bere bizi guzian bildua zuen jakitatea, begien elean ezartzen zigun. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 150. orr.
Anartean, betiko gustu atsegingarriarekin joaten nintzen Fakultatera, ikasien jakitatea irentsiz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 102. orr.
Ilun janzkera eta ilun kopeta, jakitatea besapean zekarten, paper multzoetan bildua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.
Ez ezazu jan ongiaren eta gaizkiaren jakitatearen zuhaitzetik. beren indar guziez jakitatearen amodioa ikasleetan sortarazi beharrez. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 91. orr.
Izpiritu bikaina eta jakitate finkoa duen gizona. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.
Mongaston apeza, jakitate handiko gizona. Herria 2004-10-21
Batuetan historiaz eta politikaz egin zituen artikulu, hitzaldi eta liburuengatik jakitate eta zuhurtzia handiko hiritar fama erdietsi zuen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.
Eta heien ildoari jarraiki da bizi osoan, erlezaintzaz jakitate handia beretuz. Herria 2003-05-15
Fede handiko eta jakitate zabaleko gizon horrek idatzi zuen behin: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.
Nola bada, poesiaren jakitate zientifikorik gabe, horrelako pieza ederrak moldatzen ahal dituzue? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 75. orr.
Fedeaz ez nuen dudarik eta jakitate gose nintzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 93. orr.
Aurrebizitzen dudan herioa misterio bat da eta herioa da nire jakitate eremurik zabalena. · Deusetan ez zituen baliatuko bere teologia jakitate zabalak artzain eta laborari herri hartan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.
gaizkiaren jakitatearen (3); jakitate handiko (3); jakitate haundiko (3)