Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jakiontzi (orobat jaki-ontzi) iz jakiak gordetzeko ontzia.
Jaki-ontzi handi bat zekarren eskuetan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.
Atzera eskaileretan behera joan zen neskatoa, jaki-ontzia eta katilu hutsak erretiluan zeramatzala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.
Handik minutu batzuen buruan […] berritz giltza harrabotsak zerrailuetan, klaska! klaska! klaska!, gero eta hurbilago eta iduriz jakiontzi harrabots batzuk bi klasken artetik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.