Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jakintzagai (orobat jakintza(-)gai) iz jakintzaren edo jakintza jakin baten gaia.
Zer besterik aztertu behar dugu, bada, dialektikaren jakintzagaiaz? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 91. orr.
Euskara jakintza gai teorikotzat harturik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.
Haren kontakizunak entzuteko prestatu zen, inondik ere jakintza-gaiei eta natur zientziei buruzkoak izango baitziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.
Jakintzagai baten edukia baino zerbait gehiago den liburu bat: bizitza den filosofia, filosofia bilakatzen den bizitza. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Baserriaren inguruko guztiaren gainean eman beharreko jakintzagaiak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.