Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pierre Gassendi filosofo, astronomo eta matematikari jakintsua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.
Salomonek, gizon jakintsu hark. Elizen arteko biblia 2 M 2,9
Gizon jakintsua da, herriko gorabeheren gobernuan zuhurtzia paregabez jokatzen dakiena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 18. orr.
Aramaioko Ipurtotz baserrian, bazen gizon jakintsu, hiztun eder bat, Emeterio Bergaretxe. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 135. orr.
Agure jakintsuaren begiekin itsasoari begira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 180. orr.
Gizon letradun jakintsua eta bizimolde saindukoa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 194. orr.
Gauza bera gertatzen zaie autore jakintsuei ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.
Haren ikasle argi eta jakintsu doktor Miranda. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.
Inozentzio III. deitu Aita Saindu hain jakintsu bezain kartsuak erran zuena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 152. orr.
Magistratu horrek, jakintsu bezain jakile, ez zigun deus ere egiteko utziko bere argi eta oinarriei men eginda askatasun osoz jardun izan balu. Elizen arteko biblia Dt 4,6
Oraintsu ezjakin jakintsu baten ahotik ikasi dudan honako hauxe: "dena dakienak gezurrak ere jakiten ditu". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.
Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen, zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen. Elizen arteko biblia Jb 32,9
Freston jakintsu hark, niri gela eta liburuak lapurtu zizkidanak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.
Gizonetan jakintsuena izan baitzen. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,11
Jakintsutik guti zuela don Frantziskok, bihotz oneko gizona zen arren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.
Ez jo zeure burua jakintsutzat. Elizen arteko biblia EsZ 3,7
Zirkoko jendea ditun beharbada bi morroi dotore horiek, eta beren loro jakintsua berreskuratu nahian zabiltzan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.
Natura jakintsua da oso. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.
Izan dezagun konfiantza monarka lotsagabe bat handikeriaren gailurretik urkabearen oinetara eramateko gai izan den herri jakintsu eta ausart honekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.
Senatoreek, erakunde jakintsuenaren kide eta erlijioaren buru zirenak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Esku jakintsuak gidatu zuen besoa, Maria Sararen gerria ukitu zuen, aldakaraino jaitsi zen [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.
Hoska ari zitzaidan ordurako "ahots jakintsua" -ahots aurresentipen adierazlea, Virgiliori sinestera-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Esperientzia ikaragarrienak ere kontrolatu eta erabiltzeko gauza izan beharko genuke, gogo jakintsu eta adimentsuaren bitartez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 186. orr.
Artisauari bere eskuetako lana goraipatzen zaio eta herriaren buruzagiari bere hizketa jakintsua. Elizen arteko biblia Si 9,17
Salomonen mintzaldi jakintsuak entzutera. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,14
Hitz jakintsuen bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 132. orr.
Zure iritzi jakintsuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.
Hiru mota bereizten ditu San Bernardok: maitasun biguna, maitasun jakintsua, maitasun sendoa. hipoteken oreka berma dezaketen lege jakintsuak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Simone Weil (1909-1943) idazlearen eleen umilitate jakintsuaren aixolbetik abiatu naiz ipuin hauek idazterakoan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 158. orr.
Ezjakintasun jakintsua edo jakinduria ezjakina da pentsamenduaren eta adimenaren helduleku bakarra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.
Atzera-aurrera jakintsuak egiten zizkidan, eta bere mihi txit trebeak zakilburua lantzen zidan beste inork inoiz ez bezala. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.
Bereizketa fin eta jakintsuak dira hauek, jende askori ihes egiten dietenak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 232. orr.
Ezezagun zitzaizkien, ordea, eskuoi, mailuaren pisu hotsandiko, orekatu hori; [...]; zuraren ehundura jakintsua; [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.
Asko jakitea eta jakintsu izatea ez dira gauza bera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 130. orr.
Jakintsu handia naizela animalia kontuetan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.
Ez dira asko jakintsu izatera helduak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.
Denok gara Eros, hots, ez arras azkar, ez absolutuki ahul; ez jakintsu ezta ezjakin ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Zuetako norbaitek mundu honen arabera jakintsu dela uste badu, egin bedi zoro, egiaz jakintsu izateko. Elizen arteko biblia 1 Ko 3,18
Munduaren barne-egitura ezagutzeko bezain jakintsu izan badira, nola ez dute munduaren Jauna lehenago aurkitu? Elizen arteko biblia Jkd 13,9
Jakintsu ala ezjakin eta ergel izan, hausnartzen ari izan nintzen hobea zer ote den. Elizen arteko biblia Koh 2,12
Bada, bizizalea ez ezik jakintsua ere bazen gizona. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.
Neskaren hatzak oso hotzak eta jakintsuak ziren. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 140. orr.
Isil-isilik egongo bazinete, orduan bai zuek jakintsu! Elizen arteko biblia Jb 13,5
Bada munduan urrea eta korala ugari; askoz baliotsuago, ordea, jakintsu mintzo dena. Elizen arteko biblia EsZ 20,15
Bi mutilak eder eta galant, jakintsu eta xarmant hazi ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.
Liburu honi buruz zertxobait gehiago jakitearren etorri naiz, eta uste baino askoz jakintsuago joango naiz. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.
Dakitena esateko moduan ere alde handia dago jakitun hutsetik jakintsura. Ez duzu parekorik herrietako jakintsu eta erregeen artean. Elizen arteko biblia Jr 10,7
Antzinako herrietako filosofo eta jakintsuen artean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 62. orr.
Herriko jakintsuek jende askori irakatsiko diote. Elizen arteko biblia Dn 11,33
Egiptoko azti eta jakintsu guztiei deiturik, ametsa kontatu zien. Elizen arteko biblia Has 41,8
Ezpeletar jakintsun famatuaren izenaz bataiatu dute lizeoa: Armand David. Herria 2003-05-22
Goresten zaitut, Aita, [...] gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako. Elizen arteko biblia Lk 10,21
Makur ezazu belarria eta entzun jakintsuaren esanak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.
Antzinako jakintsu handien ildo beretik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.
Jakintsu handia zuen aita, astronomo entzutetsua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.
Maitale suharrek eta jakintsu zuhurrek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.
Jakintsu metafisikari eta teologo handi guztiak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Marie Curie ikerle eta jakintsun famatua. Herria 2004-02-26
Gidaliburua badut, Valladolideko Unibertsitatean irakasle den jakintsun batek egina. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.
Tales Miletokoak, zazpi jakintsuetako batek. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3590. orr.
Greziako Zazpi Jakintsuetariko bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
Jakintsuek diotenez piztiaren begiak [...] beste era batera bereizten ditu gauzak... Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.
Herriak eta idazleek jakintsu mailara jasoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.
Simonidesek Greziako, Asiriako eta Egiptoko antzinako eskuizkribu batzuk saldu zizkien aditu turkiarrez osatutako -ustez- jakintsu-talde bati, dirutza handiaren truke. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 78. orr.
Hain sona handiko eta jakintsu ospekoa izandako John Dee distiratsua. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.
Legelari jakintsu fama zutenei. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.
· Dei egin zien lege-jakintsuei, zeren lege eta arauetan adituak direnen aurrean behar baitira errege-arazoak aztertu. Elizen arteko biblia Est 1,13
Sutan, lege-jakintsuei deitu zien berehala. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.
Akademiko eta politiko probintziano batzuen diskurtso jakintsuairea Estatuaren ezdeusaz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.
Jakintsu usteko edozein ergelen maiseaketa-xedea izateko arriskurik gabe. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.
Horregatik dira haren beldur gizakiak, eta berak ez ditu jakintsu ustekoak kontuan hartzen. Elizen arteko biblia Jb 37,24
Eta zenbat jakintsu-ustekok ez ote dioten lehen azalduari zail iritziko, horren egia absolutua jakitea gure adimenaren gainetik dagoela pentsatuz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.
Jakintsu usteko fama daukadan arren. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 183. orr.
Berbaro ofiziala beste eredurik gabe gelditu den jendaje ustel jakintsu usteko honek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.
Batez ere haren "barka, jauna" jakintsu-usteko hark gaixotzen ninduen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.
Baina oker dabiltza sasi jakintsu horiek ere. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Egunkariko idazmakina zaharrak tramankulu sasi-jakintsu horiekin ordezkatu zituztenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.
Sasi-jakintsuak gorrotagarriak zaizkit, eta are gehiago sasi-jakintsua nor eta Manolo Sarasa baldin bada. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.
Mario sasi jakintsu horietako bat delako. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 106. orr.
Euskaldungoaren defentsari unibertsalismoaren aitzakiaz uko egitera behartu nahi gaituzten filosofo, soziologo, sasi jakintsun batzuei. Herria 2001-07-05
benetako jakintsu (3); gizon jakintsu (26); gizon jakintsu bat (3); herri jakintsu (3); jakintsu bakar (3); jakintsu eta ikasiei (3); jakintsu handi (3); jakintsu handia (6); jakintsu handiak (7); jakintsu izan (12); jakintsu izatea (6); jakintsu izaten (3); jakintsu izatera (3); jakintsu usteko (5); pentsalari jakintsu (3); sasi jakintsu (4); zahar jakintsu (4)
gizon jakintsua (15); jakintsua izan (11); jakintsua izatea (3); maitasun jakintsua (3); natura jakintsua (4); oso gizon jakintsua (3); oso jakintsua (9); seme jakintsua (3); zuhur eta jakintsua (3)
gizon jakintsuak (7); jakintsuak idatzi (3); jakintsuak izan (3); oso jakintsuak (3)
jakintsuen arabera (4); jakintsuen artean (4)
erakasle jakintsuna (3); gizon jakintsuna (3); ikertzaile jakintsunak (3); jakintsun handia (3); jakintsun zenaren (3); jakintsunen arabera (3)