Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer egin behar du aita edo ama batek, jakinki pedagogikoki ez dela batere egokia maisuak esandakoa zuzentzen ibiltzea? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 80. orr.
Zu ere ibiliko zara talde batean elkartu eta zazpi lagunetatik batek bakarrik ez jakinki euskara gainerako guztiek haren erdarazko esanetara moldatu behar duzuenean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 119. orr.
Etxebizitzaz mintzatu dira azkarki, denek jakinki-eta nolako arrangura handiak badiren eskualde hortarik. Herria 2005-09-08
Kasik denek jakinki Nafarroako errege bat izan zela. Herria 2004-07-22
Jakinki nola kondatzen duen poliziak, eginen dugu bide erdi erranez 400.000 zirela, nahiz Sud Ouest-ek (eta ez da ezkertiarra) 500.000 aipatzen dituen. Herria 2005-02-10
Pilotari guzien izenak guk ez jakinki oraino lerro hauk idaztean, salbu hiru izanen direla Txilerat joaiteko berexietarik. Herria 2005-09-29
Koxepak gazteleraz hitzik ez jakinki eta, halere, euskaraz mintzatzeko beldurrez egon behar... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 28. orr.
· Azkenik, hauxe on dena ere jakitea: Ipar-Euskal-Herrian, 16 eta 24 urte arte, hortako gazteetan, % 12 dira bakarrik elebidunak, % 20-ek euskara poxi bat jakinki eta % 68 erdaldun hutsak. Herria 2003-10-02
Zu bezalako gazte euskaltzaleak eta euskara jakinki ez? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 85. orr.