Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen gauza handirik lortu, egia esan, jakingura piztea soilik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 141. orr.
-Komunista zelako? -bisitariari jakin gura piztu zitzaion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 174. orr.
Parisko hotelean Sri Lankako hainbeste langile ikusi ostean herri horrekiko jakingura itzartu zitzaidan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.
Bere jakingura asegaitzak eraginikoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.
Horrek jakingura itogarri bat eragin zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 82. orr.
Ferminek jakingura handiz entzuten zion, etsirik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.
«Ezagutza baino garrantzitsuagoa da jakingura», utzi zuen idatzita bere oharretako batean. Berria - Harian 2005-02-11
Eguraldiaren jakingura jakin-min bihurtu duena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 166. orr.
Alferrikako jakinguratik guztiei atzera eragiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.
Jakin gurak erreta zegoen bisitaria. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 146. orr.
Jakinguraren harra! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.
Bera zutik gelditu zen, jakinguraz eta kezkaz begira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 242. orr.
Jendeari buruzko jakingurarik eza. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.
-Ene, bada!, hau gizon jakingura! Horra igortzen dut irakurle jakingura, bi maisulan zoragarri horietaz gozatzeaz gain bere egarria iturri horretan ase dezan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.
Txitxikov behingoan konturatu zen funtzionario haiek jakingura hutsak zirela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.
Gainera, zenbat eta ilunago agertu hura guztia, hainbat eta jakingurago nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.
Polizia batzuk lerroan jarri dira hilotza jakinguren begiradetatik babesteko. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 163. orr.
Jakingura lotsagabetzat hartzen banauzu ere [...] zenbait galdera egiten jarraituko dut. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 70. orr.
Jakingura, deseroso eta lausoki gogo-errea sentitzen nintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
jakingurak erreta (5); jakinguraz begiratzen (3)