Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakingarri 1 izond jakitea merezi duena.

Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna [...] gauza onak edo jende onaren gauzak direla uste dutenentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

-Gauza jakingarri franko ikasten ari gaituk hiri esker.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.

Gauza jakingarri asko ditu komentu honek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

Sormen literarioari buruzko ohar jakingarriak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 16. orr.

Bikain idatzitako elezahar jakingarriez bizkortzen zuten ikasle gazteen arreta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Hitzaldi jakingarria, Armei eta Letrei buruz Don Kijotek egin zuena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.

Luze mintzatu zen, eta, dudarik gabe, oso modu jakingarrian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 134. orr.

Irakur ezazu liburu hau [...] eta ikusiko duzu gustagarri ez ezik, jakingarri ere gertatuko zaizula.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 10. orr.

2 (izan aditzarekin)

Erasoa izan zuen gizonaren hitzok jakingarriak dira: "Mutil horrek zakurra pistola bezala erabiltzen du".  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 79. orr.

Gizartearentzat jakingarri den argudioren bat eman lezakeelakoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.

Jakingarriak dira Ranvir Sena-ko buruzagi baten hitzok: [...].  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 61. orr.

Zelata nekaezinen fruitu diren jakingarriak hobesten ditu berak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

-Kontu gehiago kontatu behar didazu, oso jakingarriak dira-eta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.

Jakingarri litzateke, zendako beilari bakotxak, bere etxe xokoan dagoelarik, hartzen duen erabakia bide horri lotzeko.  Herria   2003-09-11

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Zuen jakingarri izanen dira agian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

Ekar dezadan hona delako testu hura [...] Jexux Lete zena ezagutu zuten apurren oroigarri eta ezagutu ez zuten saldoen jakingarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Ezin diat, mugitzen banauk lekua kenduko zidatek! -erantzun du takar bezain ozen Cienfuegosek, jendearen jakingarri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 158. orr.

4 (izen gisa) jakitea merezi duen gauza.

Hauteskundeei buruzko jakingarriak.  Berria - Harian   2005-01-29

Jakingarriz hornituak itzuli ziren aitatxik igorri lau berri-biltzaileak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

5.300 karaktere idatzirik nituen aferaren gaineko jakingarri berri guztiekin. Tomasek gure lehiakideen egunkarian irakurritako jakingarri makabro guztiaren arrosarioa aletu zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Web orrian jakingarri zehatzak eskaintzen zituzten auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Aste bat gabe, jakingarri mamitsuak eskuratu nituen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

Gertakariaren gaineko jakingarriak biharamunean bertan agertu ziren Sud Ouest eta Belfast Telegraph egunkarien azalean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 90. orr.

Itsasoan zuhur nabigatzeko jakingarriak baitziren [liburu] hartan bildurik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.

Hona jakingarri nagusia: karratua 2 duen zenbaki bat da diagonalaren luzera!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

• 5 izond jakin daitekeena.

Ezin da inola ere, ordea, jakingarri ez dena jakin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 312. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jakingarriren bat (3); kontu jakingarri (3); zenbait jakingarri (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus