Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakingai 1 iz ikasgaia. ik jakinkizun.

Behar ziren jakingai guztiak eman nizkion Rifkin anai-arreben gainean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 156. orr.

Mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 94. orr.

Irakasleen artean, teologia eta latina bezalaxe, gizalegezko hainbat jakingai erakusten zituzten: erakutsi eta baita ahal zen neurrian praktikatu ere. Jakingai guztien artean, ikasleengan sorterriarekiko atxikimendua sorraraz zezaketenak soilik hautatu zituen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 47. orr.

Ni, adibidez, unibertsitatean ibilia naiz, eta jakingai guztiei buruzko eskolak jaso ditut, baina ez ditut ikasi ez gizalegearen arauak ez bizitzearen antzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

Zuretzat eskuartekoak diren zenbait jakingai motaren berri ez duen pertsona, eta zuretzat erabat ezezagunak diren beste batzuk dakizkiena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 116. orr.

2 (izan aditzarekin)

Bertsolaritza jakingai eta aztergai izan dadin oinarrizko tresna nagusia Xenpelar Dokumentazio Zentroa da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Linguistikoki, morfologiak ez du helburu benetako eta autonomorik; ezin izan daiteke sintaxiaz kanpoko jakingai.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.

Ba ote da jakingairik gizakiaren kalterako litzatekeen ezaguera batera daramanik?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus