Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen emakumeek bakarrik zeukaten komunera binaka edo hirunaka sartzeko eskubidea, eta hori guretzat mixteriozko mundu bat zen, jakin nahia eta jakin ezina, gure belarrietara iristen ez zen ixilpeko mundu bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.
Itxaropenaren eta Beldurraren alaba, Ezjakintasunari erakusten diona Jakinezina zer den. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.
Beraz, inork ez beza nigandik eskatu nik ez dakidala dakidana, ez bada ikasteko jakin egin behar dela jakinezina dela. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 116. orr.
Zalantza: zerbait hala den edo ez, jakin ezinak sortzen duen arimako ezbaiko egoera. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.