Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakinbide iz zerbait jakiteko bidea.

Gizakiak beste gizaki batekin harremanetan diharduenean, zuhurra eta zentzuduna behar du izan; eta bere interesaren alde jokatu, komeni dituen jakinbideak eskuratu eta onuragarri zaiona ez zokoratu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

Haien irakurleei jakinbide ederra eman nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Ganorazkoa da, gai zibilak soil-soilik aztertzerakoan ere, herri bat arautzen duten lege mota desberdinen jakinbide orokorra ematea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Aitzitik, kontrako eragina izango dute -entzulearen arreta desbideratzen dutelako, gorde beharko liratekeen jakinbideak aurreratzen dituztelako [...]- eraginkortasun hori indartuko ez duten baliabideek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.

Neure barren-barrenean, ordea, nago ez ote den biologia molekular misteriotsu hori [...] epe ertainerako garapenez etekintsuago gertatuko [...] bizitzaren eta haren nahasmenduen fenomeno funts-funtsezkoei buruzko gure jakinbidean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus