Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakinarazi, jakinaraz, jakinarazten (orobat jakinerazi g.er.) 1 du ad jakitera behartu.

Aurretiaz ikusi dut nik hori guztia; Jainkoak jakinarazi dit, eta zuri adieraztera bidali nau. Gizabanakoak inori jakinarazten ez dizkion pentsamendu ezkutuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Nire samina jakinarazi nahi dizuet; maiteminak narama mundu honetatik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.

-Gutun batzuk aurkitu nituen amonaren etxean -jakinarazi nion.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

Ezin norbanako bakoitzari legea jakinarazi.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 18. orr.

Prezioaren berri badakit eta jakinarazi nahi izan dut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Garrantzizkoa da ingurumarietan gertatzen diren gorabeherak garunari jakinaraztea, eta oso ondo egiten da hori bizkar-muinaren goiko eta beheko esteken bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Horren objektiboak diren zifrak, datuak, estatistikak eta adierazleak jakinarazten direnean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Hil egin behar badute, lehenbailehen jakinarazi behar diguk, laguntza eskaini behar zioagu eta.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 67. orr.

Zergatik ez diguzu berehala jakinarazi nor zegoen zurekin?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.

Ume menditarrak dira -jakinarazi zion maisuak inspektoreari bisita egitera etorri zitzaigunean-.Oraingoz bertzerik ez zigutek jakinarazi, atso bat dela, alegia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Esan zuen mekanika oso aurreraturik zegoela Ingalaterran eta, hango egunkariek jakinarazi zutenez, egurrezko hanka harrigarriak asmatu zituztela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Dena den, Pariseko nagusi berriek jakinarazia digute argi eta garbi euskal departamendurik bederen ez dugula nehoiz izanen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Megafoniatik jakinarazi zuten atzeneko borroka hura bost asaltotara izango zela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.

Al Gazteak hitz ematen dit egunero-egunero jakinaraziko didala autoaren konponketa nola doan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Iruditzen zitzaidan zerbait mingarri jakinaraziko zidala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.

Ez zidaten ezer susmagarririk jakinarazi hari buruz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 185. orr.

Partiduko Zuzendaritza Batzordeari jakinarazi nion dena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.

Gaur, Riche jauna, bi berri jakinarazi dizkidazu, bata txarra eta bestea ona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 231. orr.

Niri dagokit jakinaraztea, horretarako ordaintzen didate eta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.

2 -en berri jakinarazi

Bere susmoen berri jakinarazi zion ganberaburuari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

Aitari idatzi zion eginikoaren berri jakinaraziz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Seme-alaben apeta xaloen berri jakinaraztean gurasoei zuzendu ohi zaizkien irribarre txiki horietako bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 63. orr.

Giraud irakaslea azterketaren emaitzen berri jakinaraztera joan zitzaionean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 272. orr.

Adiskidetasunezko eginbehartzat hartu nuen jaun haiei Guatemalako beren plantazioaren egoeraren berri jakinaraztea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

abokatuak jakinarazi (7); agentziak atzo jakinarazi (9); agentziak jakinarazi (9); agentziek jakinarazi (8); agerraldian jakinarazi (8); agintariek jakinarazi (13); antolatzaileek jakinarazi (13); arduradunek jakinarazi (14); ari dela jakinarazi (16); ari direla jakinarazi (18); asmoa duela jakinarazi (12); atxilotu zituztela jakinarazi (8); atzo jakinarazi (429); atzo jakinarazi zuenez (261); atzo jakinarazi zutenez (58); aurretik jakinarazi (8); barne ministerioak jakinarazi (7); batzordeak atzo jakinarazi (8); batzordeak jakinarazi (11); berehala jakinarazi (9); berri agentziek jakinarazi (8); berria jakinarazi (7); dagoela jakinarazi (55); daudela jakinarazi (33); egin dela jakinarazi (7); egin zuela jakinarazi (9); egingo dela jakinarazi (8); egingo duela jakinarazi (10); egingo dutela jakinarazi (9); egunkariak jakinarazi (16); egunkariak jakinarazi duenez (10); elkarteak jakinarazi (16); elkarteak jakinarazi duenez (11); emaitzak jakinarazi (13); enpresak jakinarazi (11); erabakia jakinarazi (13); erakundeak atzo jakinarazi (12); erakundeak jakinarazi (21); erakundeak jakinarazi zuenez (9); ertzaintzak atzo jakinarazi (10); ertzaintzak jakinarazi (40); ertzaintzak jakinarazi duenez (14); ertzaintzak jakinarazi zuenez (23); gobernuak atzo jakinarazi (7); gobernuak jakinarazi (23); herenegun jakinarazi (33); herenegun jakinarazi zuenez (14); herrizaingo sailak jakinarazi (34); hil direla jakinarazi (8); hil dituztela jakinarazi (7); hil zela jakinarazi (10); hil zirela jakinarazi (11); iturriek jakinarazi (42); iturriek jakinarazi dutenez (10); iturriek jakinarazi zutenez (27); izan zela jakinarazi (11); izan zirela jakinarazi (10); izango dela jakinarazi (17); izango direla jakinarazi (10); izango dutela jakinarazi (8); izena jakinarazi (8); izenak jakinarazi (9); jakinarazi aurretik (8); jakinarazi duenez (341); jakinarazi dutenez (92); jakinarazi zionez (14); jakinarazi zuen atzo (293); jakinarazi zuen herenegun (16); jakinarazi zuenaren arabera (8); jakinarazi zuenez (702); jarraituko duela jakinarazi (9); jarraituko dutela jakinarazi (8); konpainiak jakinarazi (7); ministerioak jakinarazi (20); ministerioak jakinarazi zuenez (11); ministroak atzo jakinarazi (9); ministroak jakinarazi (19); ministroak jakinarazi zuenez (7); nafarroako gobernuak jakinarazi (13); nagusiak jakinarazi (9); nahi zuela jakinarazi (7); ofizialki jakinarazi (8); ohar batean jakinarazi (11); ordezkariak jakinarazi (8); ordezkaritzak jakinarazi (7); poliziak atzo jakinarazi (7); poliziak jakinarazi (25); poliziak jakinarazi zuenez (9); presidenteak jakinarazi (15); presidenteak jakinarazi zuenez (8); prest dagoela jakinarazi (12); sailak jakinarazi (46); sailak jakinarazi duenez (20); sailak jakinarazi zuenez (21); sailburuak jakinarazi (8); taldeak jakinarazi (12); taldeko presidenteak jakinarazi (7); udalak jakinarazi (8); udaltzaingoak jakinarazi (9); zegoela jakinarazi (25); zegoela jakinarazi zuen (10); zeudela jakinarazi (12); zuzendariak jakinarazi (9); zuzendaritzak jakinarazi (7)

gaur jakinaraziko (31)

atzo jakinarazitako (10); jakinarazitako datuen arabera (8)

jakinarazitakoaren arabera (11)

auzapezak jakinarazten (14); elkarteak jakinarazten (8); etxeak jakinarazten (7); herriko etxeak jakinarazten (7); jaun auzapezak jakinarazten (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus