Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakin2 izond mugatua edo zehaztua izan dena. ik jakin1 8.

Informazio jakin bat eskatu nahi dizut, besterik ezer ere ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.

Irudi mota jakin batetik abiatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Oraindik ez nengoen gauza jakin batzuetarako prest.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 164. orr.

Nola sorrarazten du zinemak ikusle mota jakin bat?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.

Efektu jakin baten kausaren bilaketa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Lurraldeko puntu jakin batetik abiatzen bagara norabide guztietan urruntzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 245. orr.

Testuinguru sinboliko jakin batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.

Eremu proteiko jakin batek bere baitan daukan ezagutze-gunea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Eginak eta gertakariak irakurtzea interpretazio jakin batekin bestelakotu gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Baliteke gure sare kognitiboak hutsarte handiegiak izatea tamaina jakin batetik beherako arrainak harrapatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Toki jakinean finkaturik dagoena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 197. orr.

Gauza guztiak, bidezko denez, hazi jakinetik hazten baitira astiro-astiro, eta haztean, euren endari eusten baitiote.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 43. orr.

Zuhaitzak denbora jakinean loratzen eta denbora jakinean loregabetzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.

Ez da, beraz, hain harritzekoa ilargia denbora jakinean sortzea eta berriro denbora jakinean desegitea, hainbeste gauza izan baitaiteke denbora jakinean egina.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.

Lehen, ikus-entzunezkoen hastapenetan, oso toki jakinetan (taberna batzuetan eta) izaten zen irratia, eta gerora, telebista.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Egia da protekzionismoak, baldintza jakinetan, nazio-ekoizpena sustatzen duela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Uzkurdurak bazkalondoan hasi zitzaizkion tarte jakinetan errepikatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Ezin dut eraman ordu beti jakinetan dutxatzera joan beharra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

Unibertso osoaren espazio guztia nonahitik ertz jakinez itxia eta mugatua balitz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

-Iduneko hori erosi dut gaur, arrazoi jakinik gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Ez da definitzen, ordea, ez du itxura jakinik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Xede jakinik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Aukeran nahiago izaten baitut hirietako kale zaharretan zeregin jakinik gabeko asti nagiaz ibili.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 5. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus