Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakile 1 iz zerbait dakien pertsona.

Eta '-l-hîm (= Jainkoa, Jainkoak) bezalakoak izanen zarete, ongiaren eta gaizkiaren jakile.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Jadanik hilotz zetzanaren gelan sartu zen, herioaren misterioaren jakile bakarra bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Magistratu horrek, jakintsu bezain jakile, ez zigun deus ere egiteko utziko bere argi eta oinarriei men eginda askatasun osoz jardun izan balu.  Elizen arteko biblia   Dt 4,6

Mertzenariorik ere bildu nuen neure ostera, bide jakile trebeak omen eta desertatzen lehenak izaki.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Batzuek uste dute pertsiar sekretu-jakileren batzuk etorri zirela harekin hitz-aspertu bat egitera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 36. orr.

2 ipar lekukoa.

Txomin Peillen: Algerian jakile.  Herria   2003-06-19

Arbasoen jakile bezala segitzen.  Herria   2003-06-12

Jakileen arabera, [...] ederra izan da besta hori, aberatsa eta hunkigarria.  Herria   2001-04-12

· Hortan imita ditzagün, gizaldien katea lüza dezagün, jakilea (lekukoa) ondokoer eman.  Herria   2003-12-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus