Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaki 1 iz bazkari-afarietan plater bakoitzean ateratzen den janaria, eta batez ere horietako nagusia, gehienetan okela edo arraina.

Bazkari edo afari egitura klasikoaren ordez -sarrera + jakia (+ gazta) + postrea-, jaki bakar bat hartzen dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

Berriro su handia piztu eta mahaia jaki ugariz prestatu ziola; eta bera jaten ari zen bitartean, aurpegi alaiz zerbitzatu zuela etengabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1013. orr.

Jaki bakar bateko edo gutxi-gutxiko "espezialistak" erruz ugalduko dira (harro askoak: "Munduko tortilla frantsesik ahogozagarriena prestatzen dut nik").  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Bakailaoa pil-pil erara jaki, eta aurretik indabak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

Katuen zeruan izango da dagoeneko; animaliak maite dituenen batek jakiren bat prestatzeko erabiliko zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.

Eskabetxean prestatutako jakiak saltzeko postua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

Odolkia lurrera erori zitzaion hartan argi ibili zen Blanca, etxeko zakurra, jaki hura ahora eramateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Bildutako jakiekin otordu galantak antolatzen genituen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 37. orr.

Ez nekien zer zen okerragoa: antropofagoen jaki gertatzea edo bizirik lurperatua izatea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 198. orr.

Garai [...] horixe baita udazkeneko ezkurretan gizendutako etxebereak, zerriak batik bat, etxeratu eta jakitako hiltzen eta atontzen direnekoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 166. orr.

Hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik.  Elizen arteko biblia   Has 45,23

Jakiz eta edariz oparo hornituak zeuden.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.

· Tonik esan zigunez, gaueko jaki-edaki-errekiek eraginda.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

2 (izenondoekin)

Zerbitzariari zer hartuko duten esan berri diote (nork bere atarikoa, nork bere jaki nagusia eta bi botila ardo, beltza eta zuria), eta jan aurreko edariak edaten hasi dira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 115. orr.

Irakurria nintzen ahardiaren alu betea zela erromatarren jaki gogokoena, finena.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

Ekarri ehiza eta presta iezadak jaki on bat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.

Giltzazain agurgarriak janaria atera zuen, jakirik gozoenez horniturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 68. orr.

Baina arimaren nahigabeak jakirik gozoena ere alferrik gal dezake.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.

Jantokiko mahaiaren inguruan eserita gaude laurok, jaki hotz batzuk, fruta eta gazta jaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Jaki egosi koipetsuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Txinatarrek erabili ohi dituzten jaki minak. Irrikaz irensten dituzte ostrak, karramarroak eta bestelako jaki bitxiak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Jaki gazituak eta bestelako mokadu bizigarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Arroltzea da jakietan jaki goxoena.  Herria   2005-09-22

Maite ditu emazteak, maite ere jaki onak, moko fina baita.  Herria   2004-07-08

3 irud

Zinez jaki hauta eskaintzen dauku beti berdin gazte eta suhar emaiten duen Piarres Charritton euskaltzainak, jaki hauta eta ez duena ere gatz eta biper eskasik bixtan dena!  Herria   2003-08-14

Itxaropenaren eztia dastaka, geroaren jaki gozo eta guriak amets, Maastricht deitzen den hirira iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Pilotako jaki hori ez naski aski kausitua gatz biperretan.  Herria   2005-04-07

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jaki-hondarrak uztea platerean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Jaki-denda korearrak. Jaki-gelatik bi botila Bass besoetan hartuta gora zihoala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Ez zuen inolako jaki-hornidurarik ontziratu, harrapakinen esperantzan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

Etxe osoan toki egoki bakarra ikusi zuen: jaki-gordailua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Jaki-zerrendak, berriz, halako zintzotasun lau bat erakusten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

Bazkaldu genuena ere ez zen kartako jaki-izen puztuek iradokitzen zutenaren galgakoa izan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Sukalderako esku aparta du: bi jaki-muturrekin denontzako jatordua moldatzeko moduko horietakoa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 57. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehengo barkoxtarraren "ahuntz-jaki jate" hartan ez omen baitzen deus eskasik.  Herria   2002-10-17

Karibu jaki xehatuz egin opila hauta atzeman zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Axer, oparoa haren ogia, errege-jakien hornitzailea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 135. orr.

6 jaki-ontzi ik jakiontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaki bat (5); jaki batzuk (3); jaki denda (4); jaki gordailua (3); jaki gordailuan (3); jaki goxo (3); jaki goxoa (4); jaki goxoak (3); jaki gozo (3); jaki gozoak (4); jaki gozoz (3); jaki hondarrak (3); jaki on bat (3); jaki onak (3); jaki ugari (3)

bestelako jakiak (3); jakiak erosi (4); jakiak jan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus