Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakanarru iz narruzko jaka, jeneralean kremaileraduna, zerrenda elastiko batek gerrikatzen duena.

Dotore etorri zen Ane, beltzez goitik behera, larruzko praka beltzak eta jakanarru beltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

Bezperako arropak jantzi zituen: bakeroak, artilezko jertse beltza, jakanarrua eta Marteensak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.

Paratxutista ilaje eta jakanarru beltz horiekin museoren bateko beira-arasa baten gibelean egon litekek bera ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Gure portuan egundo ikusi gabeko hari sendoz eta koipe lodiz egindako jakanarrua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Jakanarrua erantzi nuen, arkabuza hartaz janzteko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 367. orr.

Jakanarrua jantzita mastan gora igotzen ikusi ninduenean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.

Jakanarruko patrikan, grabagailua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

Jakanarruaren kolkoak jaso eta belarriak estaltzen saiatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jakanarru beltza (3); jakanarrua erantzi (3); jakanarruko patrikan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus