Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jakadun 1 iz jaka daraman pertsona.
Aterantz egin nuen, baina han zebilen jakadun mutur-zikin batek ezetz egin zidan atzamarrarekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.
Lan egin dudan fabrika guztietan ezagutu izan ditudan jakadun guztietan ez nuen eskujabe zenik inor topatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.
2 izond jaka daramana.
Ez zituen irakurtzen unikornioak agertzen ziren liburuak, ez kilker jakadunak, arrautza hiztunak, ipotx miresgarriak, edota elefante hegaldariak agertzen zirenak ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.