Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaka 1 iz gaineko jantzia, mahukaduna eta aurrealdean irekia, aldaketaraino heltzen dena, askotan galtza edo gonarekin bat datorrena. ik jakablu.

Bere jaka botoi bakarrekoa zen; laukiekiko txalekoa zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Roberto, jaka erantzi eta alkandorako mahukak goratzen hasi zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 130. orr.

Jaka eta txalekoa eranzten hasten zenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Emakumeak jaka eta blusa irekirik bazituen ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.

Jaka zeraman, atorra eta galtza udatiarrekin bat heldu zena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.

Gizon garai, bizkar-zabal, jaka grisez jantzitako bat ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 47. orr.

Soin gainetik Massimo Duti jaka kendu, eta ate ondoko armairuan eseki nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

Etxeko jauna jaka jantzirik agertu ohi zuen mahaira; higatu samarra zen jaka hura, baina garbia, eta behar bezala zeuzkan ukondoak: batere adabakirik ez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Esku batez jaka zabaldu eta besteaz pistolaren kulata ukitu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 35. orr.

Mavrokordatos -jaka eta galtza gorriak soinean, betaurrekoak sudur gainean-, Miaulis, Kanaris.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Metroan jaka kendu eta clochard bati eman diot.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Zazpi gizon, militarrak itxuraz, jaka eta galtzak urdin, luma urdindun kapela, eta bibotea ere urdin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.

Jakaren botoiak lotu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

Jakaren mahukaz ezpainetako hautsa kendu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

Jakaren papar-hegalak goratu eta besoak antxumatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

Jakaren barrengo ezker sakelatik.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 35. orr.

Jakaren ezker poltsiko gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.

Jakaren ukondoa urraturik zeukan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.

Larruzko jakaren kremailera goraino igo eta eskuak poltsikoetan gorde ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

Jakaren besotik heldu zion korrika zihoan mutilari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 237. orr.

Jakak bizkarrean zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

Urratuak genituen jakak, bustiak galtzerdiak eta likatsuak zapatak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 36. orr.

2 (izenondoekin)

Jaka gurutzatu gris zilarkara bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Gurasoek ezkontzeko erabilitako trajeak nire armairuan zeuden gordeta, amarenak gona eta jaka grisak, aitarenak galtza eta jaka gris-ilunak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Haren jaka luze kaki koloreak letoizko botoi distiratsuak zituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

Traje zimurtuko jaka zimurtutik libreta bat atera eta zerbait idatzi zuen lehen orrialdean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Gizonek jaka atze-luzeak eta emakumeek soineko isastunak janzteko duten ohituran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.

Soinean jaka lasai bat zeraman, maiztua, behinola nagusi jaunak erabilia noski.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Arraia perfektoko galtza zuriak eta jaka harroak zeramatzaten mutilen ondotik pasatu ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Jaka higatuaren lepo jasoaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

Jaka harekin eta aitaren atorra, praka eta bota batzuekin SSetako sarjentu baten itxura peto-petoa hartu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.

Jaka koipetsuz jantzitako zamaketariak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Jaka eskoziar txiki bat soinean eta belusezko txapela buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Italiarren erara moztutako jaka koadrodunarengatik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Eguerdian jaka txanoduna ez hartu izanaz damutzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Sukalde morroien txano, jaka eta mantal zuriak janzten zituen berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Neguko jaka lodi bat zeraman gizon edadetu batengana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Udako jaka fin baten azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

Augustako Jaka berdea irabazteko.  Berria - Kirola   2004-04-08

3 (izenlagunekin)

Galtza bakeroak eta antezko jaka bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.

Igandetako harizko jaka eta gona tolesduna zeramatzan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Panazko jaka beixa atera eta ohe gainean utzi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Nankin-go oihalezko jaka belar-berdea eta galtza horiak jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 426. orr.

Feltrozko kapela, laneko alkandora kaki-kolorea, oihal bakerozko jaka eta galtzamantala erabiltzen zituen beti.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

ik jakablu.

Luzea zen oso, eta lihozko jaka luze bat zeukan jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Soineko loreduna eta artilezko jaka arrosa zeuzkan soinean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.

Oroitzen naiz belusezko jaka purpura bat zeukala jantzita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Hiru laurdeneko jaka urdin batez jantzia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

Larruzko jaka beltzez jantziko gizon batek Matrix filmeko Morfeo irudikatzen duen mozorro bat darama.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

ik jakanarru.

Emakumeentzako jaka motzak.  Berria - Kultura   2004-07-17

Horietako batek soinean zuen, oraindik, balen aurkako jaka.  Berria - Mundua   2004-04-01

Jaka beltzeko mutilak beste zigarro bat atera du.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 223. orr.

Astrakan-larruzko jaka luzea soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Eite militarreko jaka batez jantziriko gizon bibotedun bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Mendiko botak, mendiko prakak, mendiko jaka...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 89. orr.

Lepo garai urdineko jaka gris batez jantziriko lekaio bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Gona motz batek, sasoi arteko jakak eta soinari itsatsitako jertse meheak areagotzen zioten gorputzaren lerdentasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

15-18ko gerran irabazitako zilarrezko domina zeramala jaka-paparrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.

Eskolatik irtetean, iseka egiten ziotela (amultsuki) jaka-iduna ukabilaz astabelarri antza jasorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Jaka poltsikotik gutun bat atera eta nire esku gainean utzi zidan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

Agiriak jaka-barreneko patrikan zeudela sentitzeak pixka baterako lasaitzen ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Atera zuen bere jaka-laurden listatu hartako ezker sakelatik botilatxo zapal bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

Jaka-gona multzo beixa eta damaskoz eginiko gona luzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Hermionek eskukada jaka-botoi erakutsi baitzion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frak-jaka eta izpiliku-koloreko galtzaz dotore jantzirik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.

Aitaren lan-jaka zikina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Bere belus beltzezko jantzi edo marinel-jaka zuriaren barruan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Ehiztari-jaka beltzaz eta galtza bakeroz jantzita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 209. orr.

Baita [...] gatibu-jaka ere, xingola eta ikur gorriarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.

Haizete-jakaren poltsikoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Nire bidelaguna ere horretantxe ari zen, bere igeri-jaka lotzen. Ilehoriak kolore urdin iluneko husar-jaka dotore bat zeraman soinean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Husarrek eta beste soldadu talde batzuek erabili ohi zuten uniforme jaka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Jostuntxoen mahaietan pilatzen ziren guda jaka urratuak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 89. orr.

Bere alkondara-jaka bustiei begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus